Ainhoa Lendinez

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

-Oraintxe bertan, zer egingo zenuke mugarik izango ez bagenu?

 -Pirinioetako aterpetxeren batean lagunekin ardoa edanez afaldu, menditik bueltan.
-Très bien!

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta aitz txiki

Aspaldi nago ezer idatzi gabe eta, urte berri on!!!! Gaur ogia egiteko beste errezeta batekin nator, arbendola edo almendra irinarekin egindakoa! Erdi bizkotxo erdi ogi aterako zaizue. Adi osagarriei.

  • 4 arrautza
  • 300 gr arbendola txikitu (alternatiba: 150 gr arbendola + 150 gr artobeltz irin)
  • 50 ml arroz esne
  • Bikarbonato pixka bat (edo legami ekologikoa)
  • Gatz pixka bat
  • Limoi zuku pixka bat
  • Ekilore pipak

Lehenik eta behin, bereizi gorringoak eta zuringoak. Nahasi zuringoak limoi zuku tanta batzuekin eta jo elur itxuran. Txikitu arbendolak, nik birrintzeko makinan egiten det. Ontzi batean nahasi osagai lehorrak: almendra eta artobeltz irina, bikarbonatoa eta gatza. Gehitu esnea eta arrautzen gorringoak. Azkenik, gehitu oreari zuringoak elur itxuran. Orea laberako ontzian sartu eta apaindu ekilore pipekin. 180 graduan 35-40 bat minutuz edukitzen det egosten.

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta 1

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta 2

Denbora asko daramadanez errezetarik igo gabe, gaur bi jarriko dizkizuet. Granola etxean egitea oso erraza da, eta ohiko granola eta zerealak baino askoz osasuntsuagoa. Nik neuk sarri egiten det, mendira eramateko. Aukeratu fruitu lehorrak (nik hauek erabiltzen ditut: arbendolak, anakardoak, gogji baiak, mahaspasak, arroz puztua...), zabaldu laberako ontzi zapal batean eta busti gainetik coco olioarekin eta eztiarekin. Egosi 20 minutuz 180 gaduan eta kito! Kristalezko ontzi batean gordetzen det.

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta 3 2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta 4

2020a ezberdin amaitu nuela badakizue askok, 2021a ere ezberdin hasi det ondorioz. Osatze bidean nago eta pixkanaka indarra hartzen. Etxeko mendietan ahalik eta gehien gozatu eta burua entrenatzen. Eta, noski, negua mugaz josirik doanez, udaberri-udako ametsen zerrenda osatzen ari gara, buru-belarri. :-)

2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta aizkorri1 2021 02 10 ainhoa lendinez barren komunitatea mendikoerrezeta aizkorri

Proiektu berriak ere ate joka dauzkagu, sare sozialetan elkarrizketa interesgarriak egiten saiatuko naiz zuzenean. Zuen ekarpena ere lagungarri izango zait bide horretan. Gogoratu: zaindu pentsamenduak, zaindu elikadura eta zaindu gorputza.

Amaitu berri ditudan eta esku artean dauzkadan liburu batzuk:

2021 02 10 ainhoa lendinez liburu gomendatuak

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza