Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 03 anbulatorioa elgoibar kanpoaldea barren

Herrian ordezkaritza duten alderdi politikoekin bilera-erronda bat hasiko zuela jakinarazi zuen EH Bilduk aurreko astean, “osasun publikoaren aldeko akordio politiko bat proposatzeko eta anbulatorioan etenik gabeko arreta zerbitzua berrezartzea exijitzeko Osakidetzari”. EHBilduk jaso ditu erantzunak, eta esan dutenez, Podemosek bakarrik eman die baiezko erantzuna.

“EAJk eta PSEk ezezkoa erantzun diote EH Bilduk aurkeztutako proposamenari, Osasun Sailak herritarren beharrei erantzuteko ahal duen guztia egiten duela argudiatuta”. Elgoibarko EH Bilduren ustez, EAJren eta PSEren jarrera “ulertezina” da; izan ere, “uko egiten dio kalitatezko osasun-sistema publikoa izateko eskubidearen alde eta Elgoibarko herritarren bizi-kalitatearen alde elkarlanean aritzeko proposamenari”.

Ildo horretan, ezker subiranistak gogorarazi du azken urteotan hainbat murrizketa egin direla Elgoibarko anbulatorioko ordutegian. Etengabeko arreta-zerbitzua eskaintzetik, egun astelehenetik ostiralera 8:00etatik 17:00etara soilik egoten da irekita; beraz, ordutegi horretatik kanpo, larrialdi medikoa duten elgoibartarrak Eibarko ospitalera edo Mendaroko ospitalera joan behar izaten dira. EH Bilduk gogorarazi du pertsona askorentzat hori eragozpen handia dela, batez ere egoera ahulenean dauden sektoreentzat.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza