Politika

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 26 Desobiraketak Bilbo1936ko gerran hildako 110 lagunen gorpuak berreskuratu dituzte Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian. Lurpetik ateratako 110 gorpu horietatik 70 gudari edo milizianoenak dira, 26 epaitu gabe fusilatutako herritarrenak eta gainerako hamalauak preso edo atxilotuta zituztela hil zirenenak. Identifikatutako gorpuetako batzuk  Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan daude lurperatuta, Olasoko hilerrian. 

2021 02 22 eh bildu elgoibar anbulatorioa jonpeliuriguen aitziberaranberriElgoibarko EH Bilduk akordio politikoa bilatu nahi du herriko alderdien artean, Osakidetzaren zuzendaritzari elkarrekin eskatzeko anbulatorioaren ordutegia etenik gabekoa izatea.

2021 01 25 EHBildu aurrekontuak

Eguazteneko osoko bilkuran eztabaidatuko dituzte 2021eko udal aurrekontuak eta EHBilduko zinegotziek aurreratu dute ez dituztela babestuko Udal Gobernuak aurkeztutako aurrekontuak, aurreko urteetakoen berdinak direla irizten dietelako, eta euren ustez, koronabirusak baldintzatutako ezohiko egoera honek ezohiko aurrekontuak eskatzen dituelako.

2021 01 09 sare ekitaldia maala elgoibar orok'Bidea Gara' presoen aldeko mobilizazioak egin zituzten zapatuan Euskal Herriko 238 auzo, herri eta hiritan. Elgoibarren herritar ugari batu ziren Maalan Sarek egindako deialdiari erantzunez.

2021 01 04 elgoibar udaletxea eguzki itzal 1Elgoibarko EH Bilduk dei egin die PSE-EEri eta Podemosi EAJren aurrekontu proiektuari aurkeztutako hainbat zuzenketa adosteko eta, “elgoibartarrentzat hobekuntza handiak lortzeko”.

2021 01 05 eh Sare urtarrilak9 aurkezpena bilboPresoen eskubideen aldeko ekitaldia antolatu du Sarek zapaturako, eta hasiera batean Kalegoen plazan egitea aurreikusi bazuten ere, Maalako parkean izango da, eguraldi txarra iragarri dutelako.

2020 12 19 udaletxea koronabirus garaian mendaro
 Mendaroko Udalak 2.764.000 euroko aurrekontua izango du 2021ean, 2020an baino 64.000 euro handiagoa. EAJren bost zinegotzien aldeko botoekin onartu zituzten eguenean aurrekontuak. PSE-EEko zinegotzia abstenitu egin zen bozketan eta EHBilduko lau zinegotzik kontra bozkatu zuten (Ezbehar baten ondorioz EHBilduko zinegotzi batek ezin izan zuen bozketan parte hartu). "Ideia berri gutxi" eta "lankidetzarako gaitasun falta" egotzi dizkio oposizioak EAJri.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza