Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 03 Laburbira karteletikLaburbirak, euskarazko film laburren zirkuituak, 18. edizioa beteko du aurten. Euskal ikus-entzunezkoen harrobitik sortutako zortzi laburmetraia Euskal Herriko hainbat aretoetara eramango dituzte maiatzaren 30era bitartean, eta Elgoibarrera eguazten honetan, maiatzaren 5ean ailegatuko da zirkuitu ibiltaria.

Elgoibarko Herriko Antzokiko emanaldia 19:00etan izango da, eta sarrera doan izango da.

Ordiziako Herri Antzokian hasi zen XVIII. Laburbira, eta Larrabetzun amaituko da maiatzaren 30ean, tartean Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako 29 herrietatik igaro eta gero.
Euskaltzaleen Topaguneko Laburbirako antolatzailea den Johana Olabarriaren esanetan, iazko pandemiaren ondorioz ikus-entzunezkoen grabaketa eta ekoizpen asko bertan behera gelditu behar izan ziren. Hala ere, badira kostata aurrera atera ziren lanak eta horiei oihartzuna emateko "erantzunkizuna dugu Laburbiran”. Euskaltzaleen Topagunearekin batera hainbat herrietako elkarte eta udal sailek dena dute prest Laburbira berain herrietan hartzeko. Hauez gain, Eusko Jaurlaritzaren kultura saileko zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa izaten du zirkuitu honek.
 • Genero ezberdinetako laburmetraiak
Laburbira XVIII. edizioa 2019-2020an grabatu eta ekoiztutako euskarazko zortzi film laburrek osotzen dute. Emanaldiak irauten duen 72 minututan ikusleak gorrotoa, barrea, beldurra, jakinmina eta nazka bizitzeko aukera izango du.
Jasotako film labur guztien artean zortzi aukeratu dira beraien "istorio eta kalitate nabarmenagatik eta jaialdietan izandako harreragatik". Hauetariko batzuk Zinebi ("Nigandik”) eta Mendifilm Festival (“Aterpean Ateri”) jaialdietan aurkeztutako lanak izan dira eta beste batzuk laburmetraia lehiaketetan sarituak izan direnak: HUHEZINEMA (“Babarrun Txapelketa”) eta Kameratoia (“Agur”).
Honako film labur hauek osotzen dute urte honetako Laburbira:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza