Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 28 dantza jaialdia inazio bereziartua elgoibarMusika Eskolak maiatzaren 3an zabalduko du datorren ikasturterako izena emateko epea. Aurretik Musika Eskolan izena emanda dauden umeei automatikoki berrituko zaie matrikula. Dena dela, norbaitek espezialitateak aldatu nahi baditu edo baja eman nahi badu, irakasleari edo idazkariari jakinarazi beharko dio.

Instrumentua aukeratzea tokatzen zaien umeen kasuan, Musika Eskolako arduradunak jarriko dira gurasoekin harremanetan. Ikasle berrien kasuan, maiatzaren 31ra arte izango dute izena emateko epea. Musika Eskolako idazkaritzan egin beharko dute izenematea, astelehenetik barikura, 15:00etatik 21:00etara. Informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi edo 943 742 145/ 628 929 055 telefonoetara deitu daiteke. www.elgoibarmusika.eus weborrian ere kontsulta daiteke.

Inazio Bereziartua eskolak eskaintzen duen ikasketa plana ondorengo loturan ikusi daiteke: https://www.elgoibarmusika.eus/eu/eskaintza/

 • Dantza jaialdiko bideoak sarean
Martxo hasieran egin zuten dantza jaialdiko bideoak sarean jarri ditu Inazio Bereziartua eskolak. Ikuslerik gabe egin zuten jaialdia Herriko Antzokian, eta streaming bidez eman zuten zuzenean. Orain, sarean jarri dituzte ikusgai jaialdian eginiko hainbat dantza, bide ezberdinetan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza