Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 31 aita agirre eraikina zineantaila2021eko kultur programa eta jarduerak diruz laguntzeko 30.000 euroko diru partida bideratuko du Elgoibarko Udalak herriko kultur talde eta elkarteetara.

Udaletik nabarmendu dutenez, pandemiak eragin zuzen eta negatiboa izan du kultur sektorearengan, eta baita kultur talde eta eragileen lanarengan ere. "Elgoibarko Udalak, baina, kulturarekiko apustu irmoa egiten du eta garai gogor hauetan, inoiz baino gehiago, herriko kultur talde eta eragileen bidelagun izan nahi du, horien lana babestuz eta beren jarduera garatzen jarraitu dezaten laguntza eskainiz, modu horretara, kulturak Elgoibarren bizirik jarrai dezan", azaldu dute.

Talde edota elkarte interesdunek udalaren webguneko zerbitzu telematikoen bitartez aurkeztu beharko dituzte dirulaguntzetarako eskabideak.

Horretarako, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • Dirulaguntza eskatzeko inprimakia, behar bezala beteta eta erakunde eskatzailea ordezkatzeko lege ahalmena edo eskubidea duenak sinatuta. Horrekin batera, beharrezkoa da dirulaguntza eskaeran aipatzen den proiektuaren deskribapena eta sarreren eta gastuen aurrekontua aurkeztea, beste erakunde pribatu edo publiko batzuetatik jasotako ekarpenak zehaztuta.
  • Eskaera pertsona fisiko baten ziurtagiri elektroniko baten bidez egiten bada, pertsona horren ordezkagarritasuna adierazten duen ziurtagiria.
  • Dirulaguntza eskatu duen elkartearen IFZ/IFK.
  • Erantzukizun zibileko aseguru polizaren eta ordainagiriaren kopia.

 • 2021erako izendun dirulaguntzak
Kultur sektoreari bideratutako dirulaguntzekin batera, 2021ean Elgoibarko Udalak dirulaguntza izendun hauek emango ditu:

  • Elgoibarko Herri Eskola: 27.232,25 euro
  • IMH Makina Erreminta arloko prestakuntza teknikorako Fundazioa: 63.546,94 euro
  • EPA Eibar HHI: 900,00 euro
  • Elgoibar Ikastola: 47.120,68 euro
  • Elgoibarko Meka: 10.365,63 euro
  • Elgoibar BHI Institutua: 18.592,29 euro
  • EMUDAFE musika eta dantza federazioa: 174.105,8 euro
  • Inazio Bereziartua Musika Eskola: 451.900 euro
  • Elgoibarko Erreminta Makina Erremintaren Museoaren fundazioa: 20.000 euro
  • Soraluzeko Udala (Dolmenen ibilbidea): 7.000 euro

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza