Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 24 2020 05 25 musika eskola elgoibar irekita pianoaElgoibarko Udalak 699.430 euro jarri ditu herriko kultur jarduerak sustatzeko. “Elgoibar guztion artean eraikitzen dugu eta 2020an agerian gelditu da lankidetzaren garrantzia”, zabaldu du Udalak eta “eragileekin elkarlanean” jarraitzeko konpromisoa agertu du.

Kultur arloko elkarteei 33.402 euroko dirulaguntza eman die Udalak 2020an, eta honakoek jaso dute laguntza:

  • Egur margo tailerrak (7.215 euro)
  • Ongarri Zine Klubak (5.800 euro)
  • Sinuösek (4.857 euro)
  • ESKUZ Eskulan Taldeak (3.500 euro)
  • Elgojaiotzak (3.200 euro)
  • Taupadak (3.200 euro)
  • Morkaiko M.E-k (2.500 euro)
  • Ongarri Fotografi Kolektiboak (1.830 euro)
  • Eilt-gare irrati afizionatuak (650 euro)
  • Galiza Etxeak (650 euro)

Emudafe Elgoibarko Musika eta Dantza federazioari, berriz, 162.078,05 euroko dirulaguntza eman dio musika eta dantza hezkuntza sustatzeko ekintzetarako eta Inazio Bereziartua musika eskolari 477.757 euroko dirulaguntza eman dio, musika eta dantza hezkuntza, 60 urtez gorakoentzako hezkuntza musikala eta musikoterapia bultzatzeko ekintzetarako.

2120 02 24 2019 egur arte eskola erakusketa inaugurazioa 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza