Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 12 sinuose inauteriak kartela streaming1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak ematen. 25. aldia izan behar zuen aurtengoak, baina ezin izango dute nahi zuten moduan ospatu, jendaurreko emanaldi batekin. Hala ere, ez dira saioa eman gabe geldituko, streaming bidezko kontzertua antolatu dutela jakinarazi baitute.

"Egoerak behartutako etenaldia hautsi eta streaming bidezko kontzertu batekin gatoz bueltan. Urtero egin izan dugun bezala, inauterietako emanaldi berezia prestatu dugu sinuosetarrok", jakinarazi dute sare sozialen bidez. Gaineratu dutenez, gaur 20:00ak aurretik jakinaraziko dute kontzertu hori ikusi ahal izateko lotura.

1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak ematen. Malape tabernan ematen zuten kontzertua hasierako urteetan. Ondoren, Herriko Antzokia edota Toletxe taberna izan zituzten eszenatoki, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan ematen dituzte musika saioak. Kontzertu desberdinak eta bereziak egiteko asmoz hasi ziren. Batzuk zaratatsuak, beste batzuk goxoak, arraroak beste zenbait, baina beti ere, musikaz gozatzeko asmoz antolatutako saioak izaten dira.

2021 02 12 sinouse99 inauteriak elgoibar ibanurizar patxizabaleta 1

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza