Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 29 2020 02 01 etxegina santaeskea elgoibar barren 1Koronabirusak dena ilundu du, eta santa eskerik ere ez da izango aurten. Hala jakinarazi dute Elgoibarko Izarrak, Etxegiña taldeak eta Mendaroko santa eskeko taldeak.

Pena handiz hartu dute erabakia, jakin baitakite etxe askotan koplarien zain-zain izaten direla, baina egoera honetan, ahal den arrisku gutxien sortzeko hartu dute erabakia, denon mesederako delakoan. “Egoera latz honen aurrean ezer ez da berdin, eta gure buruak eta ingurukoak zaintzea tokatzen zaigu”, zabaldu dute, esaterako, Etxegiña taldekoek, duela 96 urtetik hona Elgoibarko kaleak koplaz eta trikiti kantuz girotu dituztenak. Urteetako tradizioa etengo du, beraz, koronabirusak.
Elgoibarko Izarrakoek 27 urtean koplatu dituzte herriko baserri auzoak, Santa Ageda bezperaz. Behin bakarrik huts egin zuten, 2015ean, elurteagatik. “Pena ematen digu, handia gainera, baina horrelakoetan osasunak beste guztiaren aurretik egon behar du ezinbestean. Ez dugu arriskurik hartuko”. Urtebeteko etena izatea nahi lukete, datorren urtean baserri-auzoetako bidea hartu nahi luketelako berriro otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan. “Egiten duguna estimatzen duzuela sentitzen dugu, eta ohitura zaharrari eusteko asmoa daukagu, zuek nahikoa dela esaten ez diguzuen artean”.
 • Diru eskea, kolektibo kalteberen alde
Herriko behartsuenentzat eta kolektibo kalteberentzat eskatu ohi dute urtero dirua Etxegiñakoek santa eskean. Batzen duten diru guztia Caritasi eman ohi diote eta aurten inoiz baino premia handiagoa dagoela aintzat hartuta, kontu korronte bat zabalduko dute hala nahi dutenek diru-ekarpena egin dezaten (Laboral Kutxa: 3035 0007 23 0071019042). “Osasun krisi bezala hasi zena krisi sozial eta ekonomiko ere bilakatu da, eta lehen baino gehiago dira behar gorrian aurkitzen diren kolektiboak”, zabaldu dute prentsa oharrez.

2021 01 29 2020 01 28 2019 02 02 Santa eskea mendaro

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza