Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Udal Txistulari Taldeak diana berezia prestatu zuen San Anton Egunerako, eta iazko Trinitate jaietan egin zuten moduan, hiru taldetan banatuta irten ziren kalejiran.

9:00etan batu ziren Kalegoen plazan, eta handik abiatuta, herriko kale eta auzo guztiak bisitatu zituzten. San Anton jaiak ere bereziak izan dira aurten pandemiagatik, baina zenbait ekitaldi antolatu ahal izan dituzte. Txistularien dianaz gainera, San Antonetako zigilu erakusketa ere martxan da eta Kultur etxean daude ikusgai dozenaka zigilu bilduma eta baita Koldo Lizarralderi eta Julen Zabaletari eskainitako zigilu berezia ere, biei eskainia baita aurtengo erakusketa.

Ainara Ortegak eta Angel Unzuk domekan Herriko Antzokian eman zuten musika emanaldia izan zen Udalak antolatutako beste ekintzetako bat.

*Argazkiak: Askasibar /Elgoibarko Udala

2021 01 20 txistulariak elgoibar udala mikel askasibar plazan

2021 01 20 txistulariak elgoibar udala mikel askasibar

2021 01 20 txistulariak elgoibar udala mikel askasibar bolatokixan

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza