Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 10 26 taupada metamorfosia antzerkiaTaupada Antzerki Taldeak eguen honetan, urriaren 29an, Aita Agirreko Kultur Kafean emango duen 'Metamorfosia' ikuskizunaren hasiera 20:00etara aurreratu dute.

Elgoibarko Udalak eta Taupada antzerki taldeak kultura sustatzeko abian jarritako egitasmoaren barruan, 'Metamorfosia' antzezlana interpretatuko dute eguenean, Aita Agirre Kultur kafean. 20:30ean hastekoa zen emanaldia 20:00etara aurreratzea erabaki dute.

Taupadakoek Irailean interpretatu zuten aurreneko antzezlana, Bainuetxea, eta datozen hiru hilabeteetan beste hiru ikuskizun izango direla aurreratu dute: Metamorfosia, Etorkizunari begira antzezlana interpretatuko dute, azaroaren 26an. Edurne Lasa eta Joxemari Larrañaga aktore lanetan arituko dira Etorkizunari begira obran, eta egun berean, Ezin izan zena izan ere antzeztuko dute. Azkenik, abenduaren 17an, hiru film desberdinetan oinarritutako Zinemakopa antzezlana taularatuko dute. Hamar antzezle izango dira eszenatokian. Edurne Lasa ariko da zuzendari lanetan, Joxemari Larrañaga teknikari, eta haiekin batera aktore talde handi bat, gehienak elgoibartarrak. Besteak beste honako hauek: Maixus Otaegi, Ibai Leon, Nagore Cid, Sara Iriondo Otaño, Aitor Gisasola, Dani Zelaia Cooper, Jon Olivares, Juan Luis Ines, Itsaso Alguacil eta Andoni Urbieta.

2020 10 26 taupada metamorfosia kartela

 ∞ Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza