Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 29 Euskal selekzioa maite maioraMendi lasterketako euskal selekzioaren deia jaso dute Ander Barrenetxeak, Maite Maiorak eta Mayi Mujikak. Jaenen (Andaluzia, Espainia) jokatuko den Espainiako Txapelketan lehiatuko dira asteburuan.

Selekzio autonomikoetako Lineako eta Kilometro Bertikaleko Espainiako Txapelketak jokatuko dituzte asteburu honetan, maiatzaren 1ean eta 2an jokatuko dira Albanchez de Mágina eta Torres-en (Jaen) ospatzen den eta Sierra Máginako Parke Naturaletik igarotzen den Mágina Sky Race lasterketan.

Maiatzaren 1ean, zapatua, Albanchez de Máginan hasiko den kilometro bertikala jokatuko da eta 970 metro positiboko desnibela izango ditu 3 kilometrotan. Maiatzaren 2an, domeka, berriz, Lineako modalitatearen txanda izango da, 28 kilometroko eta 2300 metroko desnibel positiboko ibilbidea Torres-en hasi eta amaituko da. Mendi lasterketako euskal selekziok 17 kirolari deitu ditu txapelketan parte hartzera, Elgoibar eta Mendaroko hiru ordezkari horien artean: Ander Barrenetxea, Maite Maiora eta Mayi Mujika.

Honako mendi lasterkariek osatuko dute Euskal Selekzioa:

Lasterketa Linean:

  • Emakumeak: Amaia Razkin, Andrea Garai, Eztizen Duque, Maite Maiora, Mayi Mujika eta Oihana Kortazar.
  • Gizonak: Ander Barrenetxea, Ander Iñarra, Aritz Egea, Asier Larruzea, Beñat Katarain, Jokin Lizeaga, Onditz Iturbe, Xabier Zarranz.
  • Juniorrak: Ane Iturria eta Gontzal Murgoitio.

Kilometro Bertikala:

  • Iñigo Alzola, Beñat Catarain, Asier Larruzea, Xabier Zarranz, Gontzal Murgoitio eta Andrea Garai.

 

 • Maite Maiora hirugarren Espainiako Mendi Lasterketen Kopako lehen proban
Peñon Xtrem mendi lasterketa jokatu zuten, apirilaren 18an, Sevillako Algamitas herrian. 2021eko Espainiako Mendi Lasterketen Koparako baliagarria zen lehen proba, hain zuzen ere. 21,5 kilometroko eta 2.000 metroko desnibel positiboko lasterketa gogorrean lehiatu ziren mendi lasterkariak, besteak beste, Sevillako punturik altuena, el Terril (1.129 m) gainditu behar izan baitzuten atxintxikariek, eta baita zailtasun tekniko handiko Peñon de Algamitasko igoera ere. Oihana Kortazar izan zen azkarrena (2:58:57) emakumezkoetan, Patricia Pinedarekin lehia bizian aritu eta gero. Maite Maiora mendaroarra ailegatu zen helmugara hirugarren postuan (3:02:48). Miranda de Ebron jokatuko dute Espaianiako Kopako bigarren proba, maiatzaren 16an.

2021 04 30 maite maiora photoiosu andaluzian

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza