Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 31 olaizaga igerilekua elgoibarElgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakitera eman duenez, berriz ere martxan jarriko dituzte Igeriketa Eskolak, maiatzaren 3tik aurrera. Era berean, jakinarazi dute itxi egingo dituztela Olaizaga Kiroldegiko igerilekuak, apirilaren 6tik 9ra bitartean, igerilekua handitzeko lanak direla-eta.

Igeriketa Eskola berriz ere abian jarriko du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak. Izen emate epea apirilaren 6tik 16ra izango da eta ikastaroak maiatzaren 3an hasiko dira. Igeriketa Eskolako taldeak bakarrik izango dute aukera izena emateko. Hau da, pasa den urteko martxoan ikastaroak bertan behera gelditu zirenean Igeriketa Eskolako 1, 2, 3, 4. eta 5. mailetan zeudenak. Guztira zazpi talde zeuden. Plazarik libre gelditzen bada, apirilaren 19an Izurde eta Marrazo mailetakoek izango dute izena emateko aukera.

Astean saio bakarra izango da. Astelehenetan, astearteetan, asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan izango dira saioak. Ordutegiari dagokionez, 17:00etatik 21:00etara izango da, ordu bakoitzean talde bat, hau da, kale bakarra okupatuko dute. Sei ikasleko taldeak izango dira eta saioak 50 minutukoak. Zozketa egingo dute talde bakoitzeko plazak banatzeko.
Izen ematea Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita egin behar da. Ikastaroei buruzko edozein informazio telefonoz edo Olaizaga Kiroldegiko Harreran ere eskura daiteke. Izen ematearen arabera osatuko dituzte taldeak, eta horien arabera zehaztuko dituzte ordutegiak. Apirilaren 20tik aurrera emango dute ordutegien berri, zehaztasunez.

2021 03 31 olaizaga igerilekua handitzeko lanak infografia biakbatuta

 • Igerilekua itxita lau egunean
Olaizaga Kiroldegiko igerilekuak apirilaren 6tik 9ra (biak barne) itxita egongo direla jakinarazi dute Patronatutik, igerileku berriko obrak direla eta. Igerileku berria eta zaharra lotzen dituen horma botako dute, zehazki. Hori dela-eta, Udal Kirol Patronatuko abonatuek lau egun horietan Eibarko Ipurua eta Orbea kiroldegietako igerilekuak doan erabili ahal izango dituzte. Gehienez 48 orduko aurrerapenarekin ordua erreserbatu beharko dute 943 203 240 telefono zenbakira deituz. Bertan izen-abizenak, telefonoa eta Patronatuko bazkide zenbakia eskatuko dizkiete.
Gogoratu, baita ere, Mugiment Kirol Txartelarekin, aplikazioa mugikorrean jaitsiz, beste hainbat herrietako (Soraluze, Bergara, Zumaia, e.a.) igerilekuak ere erabili ditzaketela Udal Kirol Patronatuko abonatuek baina hauetan ordutegi murriztu batetan.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza