Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta barren jauziaArrakasta borobila izan du gaur hasi duten Udaberriko Kirol Campusak. 137 umek eman dute izena, pandemia aurreko edizioetan baino dezente gehiagok.

Iaz ez zuten Aste Santuko kirol campusik egin, pandemia dela-eta, baina duela bi urte egin zuten campuseko parte hartze datuekin alderatuta, nabarmen egin du gora izen emateak, 2019an 28 umek hartu baitzuten parte. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko arduradunek azaldu dutenez, eskaintza indartzeak eta udaberriko oporraldirako ezarritako mugikortasun mugek eragin dute gorakada hau. Eguraldi aparta lagun, gaur hasi dute campusa eta apirilaren 9ra bitartean hainbat kirol egiteko aukera izango dute umeek, besteak beste, atletismoa, tenisa, padela, mendi irteerak, slackline, jarduera fisikoa, mendi bizikleta eta skate/surfskate. Horiez gainera, jarduera berri bat ere sartu dute egitarauan, arku tiraketa. Zarta Arku Tiraketa taldeko kideekin elkarlanean bi arku tiraketa saio egingo dituzte Mintxetan.

Hamahiru umez osaturiko lau taldetan banatu dituzte parte hartzaileak eta 11 monitorek gidatuko dituzte saioak. Kirol jarduera guztiak aire librean egingo dituzte, eta guraldi txarra eginez gero Olaizaga eta IMH kiroldegietako kantxak eta Ikastolako frontoia erabiliko dituzte.

 

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta atletismoa barren

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta zelaian2 barren

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta zelaian barren

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta igerileku barren

2021 03 29 udaberriko kirol campusa elgoibar mintxeta luzerajauzia barren

2021 03 29 kirol campusa mintxeta altuera

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza