Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 23 reala gurekin banderak kopafinala elgoibar1Realak eta Athleticek apirilaren 3an jokatuko duten Espainiako Kopako finalaren harira, 'Gurekin' kanpaina jarri du martxan talde txuri urdinak. Taldeko autobus ofizialak lurralde osoa zeharkatuko du herriz herri, eta Realeko bandera herrikoarekin trukatuko dute, herrietako banderak Cartuja futbol zelaira eraman ahal izateko. Elgoibartik atzo pasa zen autobusa.

Jokin Aperribai Realeko presidenteak gutuna helarazi die Gipuzkoako alkate guztiei, 'Gurekin' kanpainaren berri emateko. "Apirilaren 3a oso egun garrantzitsua da guretzat, eta apaltasunez esanda, baita Gipuzkoarentzat ere, gure ustez". Izan ere, egun horretan jokatuko du taldeak Espainiako Kopako finala Sevillan (Andaluzia, Espainia) Athleticen aurka, baina pandemia egoera dela eta, zalerik gabe izango da norgehiagoka. Gure jende guztia, Gipuzkoako jendea, hurbil sentitzeko ahalegina egin nahi dugu", azaldu du gutunean.

Elgoibarren Gorka Garaizabal kirol zinegotziak eta Ramon Mugica Udal Kirol Patronatuko zuzendariak egin zien harrera Realeko ordezkariei. Autobusak Irunen hasi zuen ibilbidea atzo, eta 22 herritako banderak jaso zituen lehen egunean (ikus bideo-laburpena). Barikura arte ibiliko da herriz herri.

Udalek udaletxeko balkoian jarriko dute talde txuri-urdina babesteko Realak emandako oihala.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza