Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Bergarako Beti Busti taldeko piraguistek Deba ibaiko korronteetan behera eta gora egiten zituzten maniobrekin txundituta geratu ziren, zapatu goizean, Elgoibar eta Eibar arteko bidegorrian pasiaran zebiltzan hainbat herritar.

Beti Busti klubekoak urte amaieran ere jaitsi ziren Deba ibaian behera, birritan, abenduaren 30ean eta 31n. Orduan ere leku beretik abiatu ziren, bidegorritik, Eibarrera bidean lehen zentral elektrikoa dagoen paretik. Orduko hartan, baina, euria etengabe ari zuen eta ibaia oso hazita zegoela aritu ziren korronte azkarren artean. Herrigunetik igaro zirenean ikusmina sortu zuten, Elgoibarren ez gaudelako ohituta halakoak Deba ibaian ikustera, eta piraguistok ikus zitezkeen bideoak barra-barra zabaldu ziren sare sozialen bitartez.

Beti Bustikoek 35 urte dihardute piraguismoa sustatzen eta zabaltzen. Bergarako Labegaraietan dute egoitza, eta bertako ibai zatian dute egokituta entrenamenduetarako gunea. Hala ere, noizbehinka etorri izan dira Elgoibar ingurura, Bergara parean baino ur gehiago izaten baitu ibaiak pare honetan. Urak hazita datozenean ur bizietako piraguismoa praktikatzeko gune aproposa dela diote.

Kutsaduraren ondorioz ibaiari bizkar emanda bizi izan gara azken urtetan, eta gainezka egiteko arriskua egon izan denetan jarri ditugu begiak ibaian. Gauza batzuk aldatzen ari direla dirudi. Gero eta bizitza gehiago dago ibaian eta ibai ertzetan; eta orain aisialdirako gunea izan daitekeela ere erakutsi dute Beti Bustiko piraguistek. Ez dugu ahaztu behar joan den mendearen hasieran eta erdialdera Deba ibaian ikasten zutela igerian hainbat elgoibartarrek eta arrantzan ere aritzen zirela, eta arrakasta handiaz gainera.

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar bidegorria

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar 2

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar pano

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar 1

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar

2021 02 20 beti busti piraguistak deba elgoibar 3

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza