Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 10 2020 10 14 2020 09 16 cd elgoibar entrenamenduak hasi mintxeta borobileanGipuzkoako Futbol Federazioaren asmoa da otsailaren 20an berrekitea Ohorezko erregional mailako 2020/2021 denboraldiari. Urriaren 18ko asteburutik bertan behera egon da txapelketa, koronabirusaren pandemiagatik.

Orain, maila horretan diharduten taldeak erdiprofesional bezala aintzat hartu ditu espainiar Federazioak eta horrek Liga berriz ekiteko aukera eman dio Gipuzkoako Federazioari. Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente Manu Diazek beste arrazoi bat ere eman du liga berrekiteko, Ohorezko erregionaletik talde batek igo behar duela Hirugarren Mailara. Haundik Arrasaten jokatuko du lehen partida, otsailaren 20-21eko asteburuan, Mondragon CF taldearen aurka. Hurrengo jardunaldian atseden hartzea egokituko zaio eta martxoaren 7an jokatuko du aurreneko partida Mintxetan, Debako Amaikak Bat taldearen aurka. Publikorik gabe jokatuko dituzte partidak.

 • Bi multzotan, itzuli bakarrera eta Lauko Finala helburu
Hori bai, denboraldiaren egitura zeharo aldatu da, besteak beste, aurreikusitako egutegia betetzea ezinezkoa delako. Hasteko aukera eman zaie taldeei jokatu edo ez jokatzeko, egoera desberdinetan baitaude klubak. Horrek ez die inongo kalterik suposatuko, ez dagoelako jaitsierarik. Bestetik, hamar eta bederatzi taldetako bi multzotan banatuta lehiatuko dira taldeak, itzuli bakarrera. Haundiren multzo berean daude Urola, Eibar Urko, Amaikak Bat, Mutriku, Mondra, Aretxabaleta UDA, Bergara eta Aloña Mendi. Maiatzaren 2rako amaituta egon beharko da lehen fasea, alegia, bederatzi jardunaldiak jokatuta Haundiren multzoan. Multzo bakoitzeko lau onenek Lauko Finala jokatuko dute maiatzean eta ekainean. Finala ekainaren 13an jokatuko dute. Irabazleak Hirugarren Mailan jokatzeko txartela eskuratuko du.
Haundik hiru punturekin berrekingo dio Ligari, lehen jardunaldian Aloña Mendiri irabazita eskuratu zituenekin. Denboraldi honetan jardunaldi bakarra jokatu zuten, aurrenekoa, urriaren 18an. Harrezgero ez da futbolik izan Mintxetan.
 • Julen Guillo eta Iosu Barrenetxea gabe
Haundik bi jokalari gabe ekingo dio ligari, Julen Guillok eta Iosu Barretxeak Hirugarren Mailan diharduten Anaitasuna taldean eta Ondarroako Aurreran jokatuko baitute, hurrenez hurren, utzita. Denboraldi amaierara arte jokatuko dute talde horietan, gero berriro C.D. Elgoibarrera itzultzeko. C.D. Elgoibarretik jakinarazi dutenez, ez zekiten Ohorezko Erregional mailako txapelketa berriro martxan jarri ahal izango zen edo ez, baina Hirugarren Mailako taldeek fitxaketak egiteko duten epea amaierara ailegatzear zenez, erabaki bat hartu beharra zeukaten eta hala joan dira utzita bi jokalariok. Denboraldi amaiera berezi honetan euren falta igarriko duten arren, Hirugarren Mailako taldeetan jokatuta esperientzia handitzeko ere balioko die jokalariei eurei. 

Fitxaketaren bat egitea ere ez du baztertzen C.D Elgoibarrek eta bien bitartean erregionaleko zein jubenileko jokalariak ere arituko dira Haundirekin.

2021 02 10 cd elgoibar haundi iosu barrenetxea 2021 02 10 cd elgoibar haundi julen guillo

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza