Kirolak

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2014-12-19 xakebarrenetxeah2Gaur, 16:00etatik aurrera, jokatuko dute Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketaren azken jardunaldia. 20:00ak ingururako jakingo dugu zein den aurtengo irabazlea, baina Gustavo Barrenetxea elgoibartarrak egin duen lana nabarmendu behar da. Parte hartzen ari diren hamar xakelarietatik ELO puntuazio baxuena duen arren, ia amaierara arte torneoa irabazteko aukerak izan ditu.

 Iaz hartu zuen parte estreinakoz Gustavo Barrenetxeak (Elgoibar, 1971) Nazioarteko Xake Txapelketan. Azken postuan sailkatu zen, baina aurten txapelketako ezustekorik handienetarikoa izan da Sevillan bizi den elgoibartarrak erakutsi duen joko maila. Sevan Buscara frantziarraren aurka jokatu zuen lehen jardunaldian eta galdu egin zuen. Gero zortzigarren jardunaldira arte ez zuen berriz partidarik galdu, eta seigarren eta zazpigarren jardunaldietako partidak irabazi egin zituen, Santi Gonzalezen eta Aleksa Strikovicen aurka, hurrenez hurren. Atzo hortaz, partida erabakigarria jokatu zuen Pablo Almagroren kontra. Irabaziz gero, txapelketa irabazteko aukerekin jokatuko zuen gaur, azken jardunaldian, eta gainera azken postuan sailkatuta dagoen David Astasioren kontra. Barrenetxeak, baina, ezin izan zuen Almagro gainditu.

Une honetan Kevin Spraggett kanadarra dago sailkapeneko lehen postuan, bost punturekin. Patrice Etchegarai lapurtarrak eta Ismael Teran sevillarrak ere bosna puntu dituzte, eta aldiz, lau puntu eta erdi ditu Aleksa Stricovic serbiarrak. Horiek dira azken jardunaldira txapelketa irabazteko aukerekin ailegatu diren xakelariak.

Hala, Etchegaraik eta Terarek elkarren aurka jokatuko duten partida izango da azken jardunaldiko norgehiagokarik erakargarrienetarikoa. (sailkapen nagusia)

2014-12-19 xakeorokor 2014-12-19 xaketeran

 

 

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza