Soriako Olvega herrian jokatu zuten, joan den asteburuan, lur gaineko Espainiako Bikejoring Txapelketa, sprint distantzian. Dani Arenasek (Elgoibar, 1976) 'Asterix' txakurrarekin hartu zuen parte eta lehen postua lortu zuten beteranoen mailan, Master 40 kategorian.
Hainbat ikastaro berri martxan jartzeko asmoa du Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, martxoan, eta horiek zelakoak izango diren probatzeko doako saioak antolatu ditu, martxoaren 9tik 11ra. Honako ikastaroak prestatu dituzte: "Emakume korrikalariak", "Entrenatu kalean", "TRX" eta GAP.
Astelehenetik domekara, astebetez, egunero maratoi erdi bat korritzea. Horixe zen Juanan Martinek bere buruari jarri zion erronka, eta lortu du. Gainera uste baino hobeto amaitu du, egunetik egunera sentsazio hobeagoekin, bigarren egunean bertan behera lagatzea burutik pasa zitzaion arren.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuko urteko abonoa dutenek beste herri batzuetako kirol instalazioak erabiltzeko aukera izango dute Mugiment Kirol Txartelarekin, Gipuzkoako, Bizkaiako eta Arabako 40 herri baino gehiagotako 70 kirol-instalazio, hain zuzen ere.
Puntako kirol lehian egon diren edota dauden hainbat kirolari eta aditu elkarrizketatuko dituzte ETB1eko Ur Handitan saioan, eta Zuhaitz Gurrutxaga izan da elkarrizketatuetako bat. Eliteko kirolari izateak dakarren presioaren ondorioz nahasmendu obsesibo konpultsiboa pairatu zuela aitortzen du futbolari ohi elgoibartarrak.
Bergarako Beti Busti taldeko piraguistek Deba ibaiko korronteetan behera eta gora egiten zituzten maniobrekin txundituta geratu ziren, zapatu goizean, Elgoibar eta Eibar arteko bidegorrian pasiaran zebiltzan hainbat herritar.