Santanarik ez da izango aurten Mendaron. Bi bilera egin ditu Udalak herritarrekin jaien inguruan zer egin erabakitzeko, eta joan zen barikukoan, bigarrenean, santanetan ekitaldirik ez antolatzea adostu zuten. Tabernek ere beranduenez 3:00etan itxi beharko dute, eta herritarrei arduraz jokatzeko eskatu die alkateak.
Su handi baten ordez, bost txikiago piztu zituzten Mendaron San Joan bezperan, jendetzak sahiesteko.
Akelarrea iragarri du Mendaroko Udalak San Joan bezpera gauerako. Koronabirusa dela eta ez dela, baina, aldaketa batzuk izango ditu aurtengo jaiak. Kalejira herriko auzo guztietara zabalduko dute Aker eta bere segizioak, eta su handi baten ordez, bost txikiago piztuko dituzte auzoetan. Jendetzak saihesteko, sua etxeko balkoi eta leihoetatik ikusteko eskatu die Udalak herritarrei.