Koronabirusaren eraginez debekatuta daude jende pilaketa handiak sortzen dituzten ekitaldiak, hortaz, aurten ez dute Errege Magoen desfilerik egingo. Hala ere, Errege Magoak etorriko dira elgoibartarrei opariak banatzera, eta haiei gutuna bidaltzeko postontzi bereziak jarriko dituzte herriko hiru lekutan.
Sanbartolome jairik egongo ez den arren, sokamuturraren eta Txiki Egunaren izpiritua bizirik mantenduko ditu Eduardo Arrillaga (Elgoibar, 1966) argazkilariak jai egunak izan beharko luketen horietan. Photo kalean argazki erakusketa estreinatuko du abuztuaren 23an, eta irailaren 7ra arte egongo da ikusgai erakusketaren izenak dioen moduan, kalean.