Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 11 13 2020 09 28 karakola zubia sanroke elgoibar albSan Roke auzoko irisgarritasuna hobetzeko “Karakoleko” zubia eraberritzeko lanak hasiko ditu Udalak martitzenean, azaroaren 17an. Hori dela eta, oinezkoen pasabidea itxita egongo da obrak iraun bitartean.

Elgoibarko Udalak eginiko aurreikuspenen arabera, lanok bizpahiru hilabete inguruko iraupena izango dute. Udalak guztira 105.377 euro (BEZa barne) bideratuko ditu 2019ko partaidetza bidezko aurrekontuetan boto gehien jasotako proiektu hau gauzatzeko. Hain justu ere, gaur hasi da 2021eko udal aurrekontuak osatzeko prozesu parte hartzaile berria.

Azaldu dute udal arduradunek zubia erabilgarri eta “egoera funtzional onean” dagoen arren, denboraren joana igartzen dela egituran. Zehaztu dutenez, egitura, gailur, baranda, estaldura, zoladura zein argiztapenari eragiten dizkioten zenbait gaitz ditu. Itxurari dagokionez, gaur dituenak baino kolore tonu argiagoetan margotuko dute zubia.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza