Hirigintza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidea berrurbanizatzeko azken lanak hasi zituen Udalak ekainaren hasieran eta argiteria jartzea falta zaie lanak amaitzeko.

Elgoibarko Udalak 37.486 euroko inbertsioa egin du (BEZa barne), bi hilabetez luzatu diren hobekuntza lanetan. Aizkorri eta Urazandi lotzen dituen bidean egokitu gabeko tartea hobetzea izan da lanen ardatza, irisgarritasunari buruzko araudira egokituz, maldak murriztuz, segurtasuneko baranda bat jarriz eta zoladura egokia jarriz, oinezkoentzako pasealekua izateko. Jarleku bat ere ipini dute. Halaber, lurpeko kanalizazioa ere eraiki dute, argiteria publikoaren instalazioa ahalbidetzeko. Farolak ipintzen dihardute egunotan, lanei amaiaera emateko.

• 2019ko partaidetzako aurrekontuetako proiektuetako bat
Aizkorri eta Urazandi (2. fasea) arteko bide horren azken zatia berritzea izan zen Elgoibarko Udalaren 2019ko partaidetzako aurrekontuen prozesuan boto gehien jaso zituen bost proiektuetako bat, 236 punturekin, Lehena Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzeko “Karakoleko” zubia konpontzeko proiektua izan zen (346 puntu). Bigarrena Lekueder eta eliza arteko galtzada-harriak kendu eta zoladura aldatzea (276 puntu). Hirugarrena Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz (254 puntu) eta laugarrena umeen parkeetan hobekuntzak egitea (245 puntu)
• 80.000 eurotik gorako inbertsioa
Bide hau berrurbanizatzeko, egokitzeko eta berreskuratzeko lanen helburua auzoen arteko lotura hobetzea eta Elgoibarko ibilbide osasungarrien sarea sustatzea direla nabarmendu du Udalak. Lehen fasean, Udalak 44.636 euroko inbertsioa egin zuen egokitze lanak egiteko eta 11 argi puntu berri jartzeko. 2019ko lehen seihilekoan egin zituzten lanok, eta Gipuzkoako Urakek ur hornidurako hodi berriak sartzeko ere baliatu zituen obrak, "Santa Klara eta Urazandi artean kalitatezko ur hornidura zerbitzua bermatuz".
Lehen faseko hobekuntza horiek 2018ko aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren barruan egin zituen Udalak. Izan ere, Udalak proposatutako zortzi proiektuen artean, herritarrengandik boto gehien lortu zuen bigarren proiektua izan zen Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekuarena, 1.926 botorekin.

2020 09 01 urazandi aizkorri 2 fasea amaituta

2020 09 01 urazandi aizkorri 2 fasea amaituta 2

2020 09 01 urazandi aizkorri 2 fasea amaituta 3

2020 09 01 urazandi aizkorri 2 fasea amaituta egokituta

 ∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza