Joan zen abuztuaren 10ean hasi zituzten Urazandiko eskailera mekanikoak kendu eta haien ordez igogailua jartzeko obrak, eta ordutik martxan dago herri barruko autobus zerbitzua. Hasiera batean Urazandi eta Erretsundi arteko ibilbidea egiten zuen, baina orain linea gehiago ditu zerbitzuak eta Melitoneraino iristen da. Zerbitzuari buruzko hainbat datu eman ditu Udalak, erabiltzaile kopurua eta kostua, besteak beste.
Zaharberritze lanak amaitu eta gero, joan den otsailaren 5ean zabaldu zuten karakoleko zubia, baina argiterian lan batzuk egitea falta dela jakinarazi dute Udaletik, eta lanok egiteko zubia itxita egongo da, egunez.
Urazandin eraikitzen diharduten igogailu publikoko egitura metalikoak eta pasabidea jarri dituzte gaur, eta joan den barikuan, eta hasi da amaieran izango duen itxura hartzen.