Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 29 abian debabarrena lanbide hezikta protagonistakABIAN Lanbide Heziketa Azoka antolatzen dute bi urtean behin Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeek, Debegesarekin elkarlanean. Aurtengo egoera berezia dela eta, atzeratzea erabaki dute, eta azokaren ordez eskualdeko ikastetxe, gazte eta familiei lanbide heziketako ikasketen aukerak gertutik azaldu ahal izateko hainbat ekintza antolatu dituzte.

Martxoa, apirila eta maiatza bitartean lanbide heziketa ikasi duten eta egun Debabarreneko enpresetan lanean diharduten ikasleren bideo laburrak zabalduko dituzte; "gazte eta gurasoek ezagutu ditzaten lanbide heziketa ikasi ondoren zein lan erakargarri, interesgarri, eta baliodunak garatzen dituzten", azaldu dute antolatzaileek. Bideoen zabalkundea sare sozialetan (#abian eta ikastetxeen kontuetatik) eta www.debegesa.eus/abian webgunean ikusgai egongo dira.

 • Ate Irekien informazio saioak
Martxoa eta maiatza artean ere lanbide heziketako ikastetxeen Ate Irekien informazio saioak egingo dituzte, gazteek, familiek eta ikastetxeek eskaintza zabala bertatik bertara ezagutu ahal izateko. Horretaz gain, eskualdeko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeetako orientatzaileekin bildu ziren aurreko astean zortzi ikastetxeetako eta Debegesako ordezkariak, eskualdeko lanbide heziketari buruzko xehetasun guztiak ezagutzera emateko eta beraien zalantzak argitzeko.
 • Debabarrenean 37 ziklo ikasteko aukera dago
Debabarreneko lanbide heziketa erabateko formakuntza praktikoa dela nabarmendu dute, "metodologia berritzaileak aplikatzen ditu, Europan erreferenteak direnak, eta eredu dualean ikasteko aukera ematen du. Lanbide heziketa ikasi ondoren ateak irekitzen ditu, bai lan mundura, baita unibertsitatera ere".
Era berean, Debabarreneko Lanbide Heziketako zortzi ikastetxeek guztira 37 heziketa ziklo ezberdin ikasteko aukera ematen dute, oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan: Armeria Eskola, Elgoibarko IMH, Meka Lanbide Eskola, Kardala Akuakultura Eskola, Mutrikuko Institutua, Uni Eibar-Ermua, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua eta Ermua-Mallabiako Oinarrizko Lanbide Heziketarako Udal Institutua. Debabarrenean ikas daitezekeen Unibertsitate ikasketak dira Elgoibarko IMHn Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua, eta Eibarko Energia Berriztagarrien Ingeniaritza Gradua, gradu biak UPV/EHUko tituluak.
Bestalde, arreta berezia eman nahi izan diote Debabarrenak duen izaera industrialari, sektorearekin lotutako lanbideen beharrei, eta ikasketa-enplegu industrialetan neska-emakumeen parte hartze aktiboa sustatzeko beharrari. Izan ere, Debabarreneko balio erantsi gordina sektoreka %47,49 industria, %44,4 zerbitzuak, %6,5 eraikuntza eta %1,29 nekazaritza direla nabarmendu dute, Eustat-ek 2020an argitaratutako datuen arabera. "Industria sektorea eskualdearen motorra da eta honen garapen indartsuak ekosistema aberatsa sortzen du, hainbat zerbitzuz osatuta. Garrantzitsua da eskualdeko herritarren kontzientzian zer nolako gizartea dugun irudikatzea, bertan lan eta bizitzeko ze enplegu aukerak izan ditzakegun ulertzeko".
Azkenik Debabarreko lanbide heziketako ikastetxeek sortu dituzten bideoak eta informazioa emateko materiala ikustera, eta euren instalazioak eta eskaintza ezagutzera animatu dituzte eskualdeko herritarrak.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza