Hezkuntza

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 03 ozono makinak mendaro ikastola jangelaMendaroko Udalak airea garbitzeko hiru makina ipini ditu Mendaro Ikastolan, Covid-19aren aurkako prebentzio neurri gisa, kutsatzeko arriskua txikitu eta ikasle eta irakasleen segurtasuna bermatzeko.

Irakasle eta ikasle denek erabiltzen dituzten eremuetan jarri dituzte gailuak: jangelan eta soinketa aretoan. Iñaki Arregi alkateak adierazi du Covid-19ari aurre egiteko neurri gehigarriak hartzen ari direla, eta herritar guztien segurtasuna bermatzea dutela lehentasuna. "Airea garbitzeko hiru gailu ipini ditugu ikastolan, bereziki etxeko txikienak babesteko. Airean dauden germen eta birusen presentzia murrizten dute gailu horiek, ikasgeletan kutsatzeko arriskua txikituz".

Udalak 3.215,58 euro bideratu ditu gailuok erosteko. "Merkatuan dauden aukerak aztertu ondoren, Aeramax Professional aire-garbigailuak dira ipini ditugunak. Horien eraginkortasuna bermatzeko duten hainbat ziurtagiri ofizial izateaz gain, beste ikastetxe batzuetan ondo funtzionatu dute", azaldu du Arregik. Alkateak gaineratu duenez, udalaren eta ikastolaren arteko lankidetzak helburu bateratua du: ikasleen eta ikastolako langileen segurtasuna bermatzea eta hezkuntza jarduerak bermatzea.
Aire-garbigailuak pisu eta tamaina txikia dute eta, altueran kokatuta daudenez, aerosol bidez zabaltzen diren birusak errazago detektatzen dituzte. Gailuaren beheko aldetik jasotzen dute airea, eta behin garbituta, goiko aldetik kanporatzen dute. Aire-zirkulazio honek aireztapen naturala simulatzen du.

2021 02 03 ozono makinak mendaro ikastola

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza