Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 03 kartela ongietorri elgoibarAstelehenero bezala, Jaurlaritzak gaur eguneratu du bihartik itxita egongo diren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako udalerrien zerrenda. Aste honetan ere itxiera perimetralik gabe jarraituko dute Elgoibarrek eta Mendarok, nahiz eta Elgoibarren 9 positibo atzeman dituzten asteburuan.

 Egoerak pixka bat hobera egin du Gipuzkoan, eta Debabarrenean igarri da bereziki, Eibarrek, Mutrikuk, eta Ermuak eremu gorritik irtetea lortu baitute eskualdean. Bihartik aurrera ez dute itxiera perimetralik izango. Gipuzkoan, 5.000 biztanletik gorako herri bakarra dago eremu horian: Beasain. Eremu laranjan, berriz, lau herri daude orain; Andoian, Eibar, Elgoibar eta Mutriku. Gainerako herri handiek eremu gorrian eta itxiera perimeteralarekin jarraituko dute. Lurraldeko intzidentzia tasa 700eko langatik jaitsi da aspaldiko partez eta 664,58an dago gaur-gaurkoz.

Debabarrena eskualdean 45 koronabirus positibo atzeman dituzte joan den asteburuan (aurreko asteburuan 78 izan ziren; eta, 103 aurreragokoan)

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (apirilaren 30etik maiatzaren 2ra):

  • Deba +7 (4 barikuan 3 zapatuan 0 domekan)  1265,36ko intzidentzia-tasa
  • Mallabia  672,27
  • Soraluze +3  (1, 2, 0)   427,78
  • Ermua +8  (5, 3, 0)   399,53
  • Eibar +17  (12, 3, 2)   382,18
  • Mutriku +1  (1, 0, 0)   376,36
  • Elgoibar +9  (5, 2, 2)   337,9
  • Mendaro  +1  (0, 0, 1)   378,25
  • GIPUZKOA: +683  (281, 211, 191)   664,58

Jaurlaritzak 5.000 biztanletik gorako 47 herritan ezarriko ditu eremu gorriko udalerrei dagozkien murrizketak. Gasteiz eta Araba irten egin dira eremu gorritik, eta aldiz, sartu egin dira Bizkaiko lau herri: Arrigorriaga, Barakaldo, Galdakao eta Sopela.

Birsorkuntza datuak behera egiten jarraitu du asteburuan, eta atzo 0,89ra jaitsi zen. Bestetik, ospitaleetan, 45 pertsona ingresatu dituzte azken orduetan, eta 715 dira guztira ospitaleratuta daudenak; horietatik 195, ZIUn (aurreko egunean baino sei gehiago).

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza