Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 29 kalea elgoibar euritsuaAurreko egunarekin alderatuta gora egin dute atzemandako positiboek eskualdean, baina Elgoibarren eta Mendaron ez dute positibo berririk atzeman.

Debabarrenako herrietan atzo eginiko PCR eta antigeno probetan —ez dute zehazten herri bakoitzean zenbat egiten dituzten— 22 positibo berri atzeman zituzten atzo, apirilak 28, martitzenean atzemandako 13 positiboak baino bederatzi kasu gehiago. Elgoibarren, Mendaron eta Soraluzen ez dute positibo berririk atzeman.

Hona eskualdeko atzoko (apirilak 28) datuak, herriz herri:

  • Deba +4 positibo    (1723,82ko intzidentzia tasa)
  • Mallabia +1    (672,27)
  • Soraluze +0    (578,76)
  • Eibar +9    (553,25)
  • Mutriku +1    (451,64)
  • Ermua +7    (449,47)
  • Mendaro 0    (425,53)
  • Elgoibar 0    (355,29)
  • GIPUZKOA +386    (714,68)

 

Eusko Jaurlaritzak kaleratu du koronabirusaren bilakaerari buruzko eguerdiroko txostena, eta gaurkoak ere datu kezkagarriak laga ditu. Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, atzo egindako PCR eta antigeno proben %7,3k eman zuen emaitza positiboa, eta hala, 876 kasu baieztatu zituzten: 412 Bizkaian, 386 Gipuzkoan, 70 Araban eta zortzi bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Osasunbideak jakinarazi du 188 positibo atzeman zituztela atzo Nafarroan. 

Ospitaleetan, berriz, 83 lagun ingresatu zituzten atzo, eta guztira 719 daude Osakidetzako erietxeetan ospitaleratuta (herenegun baino zazpi gutxiago); horietatik, baina, 192 daude ZIUn (aurreko egunean baino zortzi gehiago).

 • Birsorkuntza datua, ona
Martxoaren 14tik atzora arte, oinarrizko birsorkuntza datua ez da 1etik behera egon Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; atzo, baina, 0,97koa erregistratu zen. Horrek esan nahi du kutsatutako pertsona batek ez duela batez beste pertsona bat baino gehiago kutsatu, eta hortaz, pandemia ez dela hedatu.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza