Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 30 PCRtestaAtzo, astelehena, lau COVID-19 kasu atzeman zituzten Elgoibarren, eta 225,30an dago intzidentzia-tasa. Mendaron ez zuten kasurik atzeman eta pixka bat jaitsi da intzidentzia-tasa, orain 236,41ean dago.

Debabarrena eskualdean hamahiru COVID-19 kasu atzeman zituzten atzo, aurreko egunean atzeman zuten kopuru bera. Eibarren atzeman zituzten bost kasu, lau Elgoibarren eta kasu bana Ermuan, Mallabian, Deban eta Mutrikun.

 • Positiboen kopurua gora, Hego Euskal Herrian
683 positibo zenbatu zituzten atzo, martxoak 29, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek: 97 Araban, 222 Bizkaian, 172 Gipuzkoan eta 182 Nafarroan. Beste lurraldetako hamar lagunek ere positibo eman zuten atzo egindako PCR eta antigeno probetan. Lau lurraldetako positibotasun tasa %5,92koa izan zen atzo, Osasunaren Mundu Erakundeak pandemia "kontrolpean" izateko mugatzat jotzen duena baino gorago, %5ean jartzen baitu muga hori.
Era berean, atzo 66 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzako erietxeetan. 288 lagun zeuden atzo ospitaleratuta, plantan, eta beste 80 Zaintza Intentsiboko Unitateetan, bezperan baino bost gutxiago. Oinarrizko birsorkuntza tasa edo R0 indizea 1,15ekoa da gaur-gaurkoz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

2021 03 30 korodata elgoibar covid martxoak29ra 

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza