Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 04 san frantzisko kalea elgoibarElgoibarren bost koronabirus kasu positibo atzeman dituzte astelehenetik eguenera -aurreko astean baino bi gutxiago-, eta Mendaron bi positibo atzeman dituzte.

Joan den astearekin alderatuta bi positibo gutxiago atzeman dituztte Elgoibarren, baina intzidentzia-tasak nabarmen egin du behera. Joan zen barikuan 320,62an zegoen intzidentzia-tasa Elgoibarren, eremu laranjan. Gaur, berriz, 121,32ean dago, eremu horian. Atzo hiru kasu atzeman zituzten eta positibo bana gehiago eguaztenean eta astelehenean.

Mendaron joan den martitzenean eta atzo atzeman zituzten positibo bana eta intzidentzia-tasa 141,84ean dago (425,53ean zegoen orain dela astebete).

 • Ospitaleetan lagun gitxiago Hego Euskal Herrian
Osakidetzak eta Osasunbideak beste 393 COVID-19 kasu detektatu zituzten atzo, herenegun adina. Hortaz, ez zen gorabeherarik izan Hego Euskal Herriko kutsatuen kurban. Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, ordea, bezperan baino 2.000 test gutxiago egin zituzten atzo, eta, beraz, handiagoa da positiboen ehunekoa: zehazki, atzo 9.059 egin zituzten Hegoaldean, eta horien %4,3k eman zuten positibo. Lurraldeka, Bizkaian 163 positibo zenbatu zituzten, Gipuzkoan 88, Nafarroan 70, eta Araban 67.

Erietxeetako egoerari dagokionean, atzo 56 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzako ospitaleetan, eta une honetan COVID-19a duten 378 herritar daude erietxeetan, horietatik 118 Zainketa Intsentsiboetako Unitateetan (ZIU). Joan den ostiralean 61 lagun gehiago zeuden ospitaleetan, eta zortzi lagun gehiago ZIUetan.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza