Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 05 Kafe kapsulak mini garbiguneetan debabarrena mankomunitateaPlastikozko edo aluminiozko kafe kapsulen erabilerak nabarmen egin du gora azken urteotan. Orain arte, hondakin horiek errefusaren edukiontzi grisean uzten ziren eta ez zituzten birziklatzen, baina gaurtik aurrera "birziklatzeko edo balorizatzeko" irteera bat eman ahal izango zaiela jakinarazi dute Debabarrena Mankomunitatetik.

Eskualdean dauden hamabi mini garbiguneek bi konpartimentu izango dituzte kafe-kapsulak lagatzeko: bat aluminiozko kapsuletarako eta bestea plastikozkoetarako. Konpartimentuak betetzen direnean, Mankomunitateko beharginek kapsulak garbiguneetara eramango dituzte, eta Nestlé enpresaren esku geratuko dira ondoren. Kapsulak ere garbigunera eraman ahal izango dira zuzenean.

Berrikuntza hau Mankomunitateak eta Nestlek sinatutako hitzarmenari esker ezarri dute, eta nabarmendu dute zerbitzuak ez duela kosturik izango Mankomunitatearentzat. Akordioak lau urteko iraupena du, luzatzeko aukerarekin. Mankomunitatetik adierazi dutenez, hitzarmen hau aurrerapauso bat da, lehen eskualdean birziklatu ezin zituzten hondakinak birziklatzeko aukera ematen baitu. "2030. urterako gaikako bilketaren %70era iristeko helburua asmo handikoa da, eta horrelako ekintza txikiek norabide zuzena markatzen dute", adierazi dute mankomunitateko arduradunek.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza