Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 03 03 maddalen arzalluz saioa lizarralde arg gaizka peñafielEmakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antzerki, erakusketa, kontzertu eta hitzaldi bana antolatu dituzte Mendaron.

Mendaron ekitaldi sorta antolatu dute elkarlanean Mendaroko Udalak eta Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, martxoaren 8aren harira. Horien inguruko xehetasunak eman dituzte:

  • Martxoaren 6an 'Birritan Bortxatua' antzezlana emango dute Mendaroko San Agustin aretoan. Saioa Royo eta Ion Martinez aktoreek kontatuko dute bortxatu duten emakume baten istorioa, eta epaiketaren prozesua. Sarrera doakoa izango da baina aforoa mugatua da.
  • Martxoaren 7an “Emakumea naiz eta harro nago” erakusketa egongo da ikusgai Goñati frontoian. Herriko neska eta emakumeen irudi eta esaldiekin osatuko dute erakusketa eta egun osoan zehar bisitatu ahalko da.
  • Martxoaren 7an, 12:30ean, Saioa Lizarralde eta Maddalen Arzallusek kontzertua emango dute San Agustin aretoan. Sarrera doakoa izango da eta bertaratu ahala hartuko dira lekuak aforoa bete arte.
  • Martxoaren 10ean “Mujeres y Migración” hitzaldia emango dute Andrea Ruiz Balzola eta Maya Amranek. 19:00etan izango da, udaletxeko Udalbatza aretoan. Ruiz antropologian doktorea da eta aholkularitza ematen du emakumeak eta dibertsitatea gaiaren inguruan. Amrane, berriz, kultura aniztasunaren kudeaketan espezialista eta Munduko Emakumeak Babel taldeko kidea. Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita.

Mendaroko Udalak berretsi du Mendarorako Berdintasun Plan berri bat bultzatzearen aldeko apustua. "2020an, udal mailan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren diagnostikoa eta aurreko planaren ebaluazioa egin genuen. 2021ean Mendaroko II. Berdintasun Plana egiten hasi gara, herriko eragile feministekin eta emakumeekin elkarlanean. Mendaron benetako berdintasuna lortzeko politika publikoetan sakondu nahi dugu", adierazi du Mendaroko alkate Iñaki Arregik.

2021 03 03 Martxoak8 mendaro udala egitaraua kartela

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza