Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 25 txertoa donostia eitb 610x342Osasun Sailak erabaki du nola emango dituen koronabirusaren kontrako txertoak, eta aste honetan bertan ekin diote txertaketa prozesuari. Atzo hasi ziren etxean bizi diren 100 urtetik gorakoei txertoak ematen. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 100 urtetik gorako 1.800 lagun inguru daude, horietako bost Elgoibarren, eta 25 zentro izendatu dituzte txertoak emateko. Debabarrenean bi gune finko jarri dituzte: Mendaroko eta Eibarko ospitaleak.

 Osakidetzatik deituko diete txertoa jarri behar dutenei, eta bakoitzaren mugitzeko ahalmenaren arabera erabakiko dute zentroetara joan behar duten txertoa hartzera, eta etxean jarriko dieten. Gune batzuetan autoen barruan txertatzeko aukera ere jarri dute martxan, eta Osakidetzak ez du baztertzen metodo hori ondo badoa beste adin tarte batzuetako herritarrekin ere aplikatzea. Goizez eta arratsaldez jardungo dute txertoak ipintzen, hitzorduak egitea errazteko. Baita asteburuetan ere.

Atzo hasi zituzten txertaketak 80 urtetik gorakoen artean eta adin multzo horren barruan 100 urtetik gorakoak izan dira txertoa hartu duten aurrenekoak. Donostian txertoa hartu zuten Martina Oyarbideren eta Patxi Machainen adierazpenak jaso ditu Jaurlaritzak. 

Era berean, laster hasiko dira txertatzen tutoretzapeko pisuetako eta etxebizitza komunitarioetako adinekoak ere, eguneko zentroetako erabiltzaileak, eta etxean dauden menpekotasun handiko pertsonak eta desgaitasunen bat dutenak. Anbulantzietako langileei ere aste honetan deituko diete.
 • Hezkuntza publikoetako langileak barikuan
Hezkuntzaren eremuan ere pausoak emango ditu Osakidetzak, eskola publikoan lehenik. Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak LSB Hezkuntza Federazioari lan-arriskuei buruzko batzar batean jakinarazi dionez. Maskara gabe egoten diren ikasleekin aritzen diren beharginei txertoak ematen barikuan, otsailaren 26an, hasiko dira: Haur Hezkuntzakoak, heziketa berezikoak eta jangeletako langileak besteak beste. Borondatezkoa izango da txertoa jasotzea. Geroago ekingo diote itunpeko sarean, zentro pribatuetan eta 0-3 urte bitarteko zikloan dihardutenak txertatzeari. 55 urtetik beherakoak lehenetsiko dituzte.

Txertaketa kanpainari dagokionez, orain arte covid-19aren kontrako 117.098 txerto jarri ditu Osakidetzak: horietatik 71.697 lehen dosiak dira, eta 45.401, bigarrenak.

Informazio osoagoa www.euskadi.eus

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza