Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 24 elkarretaratzea anbulatorioa elgoibarDuintasuna-Gaurgeroak eta herriko beste zenbait eragilek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur iluntzean Elgoibarren, anbulatorioan 24 orduko zerbitzua ezar zezala eskatzeko Osasun Sailari.

“Zerbitzuen murrizteak Elgoibarko herritarren bizi-kalitateari eragiten dio, eta, batez ere, gure udalerriko sektore ahulenei eragiten die”, salatu dute. Osasun-sistema “publikoa, hurbila eta eraginkorra” izatea pertsonen oinarrizko eskubidea dela nabarmendu dute eta horregatik mobilizatzera eta “elkarrekin lan egitera” deitu dituztela herritarrak, eta batez ere, “pertsonen ongizatearen alde lan egiten duten alderdi politikoak eta gizarte-eragileak”. Horren harira esan dute poztu dituela Elgoibarko alderdi politiko batzuk akordio politiko bat lortzeko lanean eta mugitzen hasi izanak, baina nabarmendu dute dena ez dela ona izan:? “Elgoibarko Udaleko EAJ-PSEko gobernu taldeak atzera bota zuen 2020ko uztailean Elgoibarko gizarte-eragileek aurkeztutako mozioa (EAJk aurkeztutako mozioa onartu zuen udalbatzarrak), murrizketa udako hilabeteetara mugatzen zelako eta larrialdi-zerbitzua Eibarko Torrekua ospitalean edo Mendaroko ospitalean ematen zelako. Hilabeteak igaro dira eta hasieratik uste genuena gertatu da: ordutegi-murrizketa ez zen udako hilabeteetarako, eta geratzeko iritsi da. Lehenengo 20:00ak arte murriztu ziguten ordutegia. Orain 17:00etan amaitzen da”.

2021 02 24 elkarretaratzea anbulatorioa elgoibar atz

2021 02 24 elkarretaratzea anbulatorioa elgoibar 1

2021 02 24 elkarretaratzea anbulatorioa elgoibar atean

2021 02 24 manifestazioa anbulatorioa huw

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza