Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 24 elgoibar kaleanAtzo eginiko PCR eta antigeno probetan hamasei positibo atzeman zituen Osasun Sailak Debabarrena eskualdean, horietako bi Elgoibarren. Guztira 68 pertsona hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan azken astean COVID-19aren ondorioz.

Osasun Sailak gaur eguerdian jakitera eman dituen datuen arabera, bi positibo berri zenbatu zituzten atzo Elgoibarren eta 433,28ean dago orain 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa. Azken hamalau egunetan 50 positibo zenbatu dituzte. Biharko datuek oso txarrak izan beharko lukete eguenean eremu gorrira itzultzeko. Astelehenean igaro zen Elgoibar gune laranjara, eremu gorrian 28 egun egin eta gero. 2020. urte amaieran 53 egunetan egon zen Elgoibar eremu gorrian, urriaren 15etik hasi eta abenduaren 7ra bitartean 500etik gorakoa izan baitzen intzidentzia-tasa.

2021 02 24 korodata elgoibar otsailak23 ra

Mendaron ez dute positiborik atzeman, bosgarren egunez jarraian.
Eskualdean ere behera egin dute kutsatze datuek. Aurreko egunean baino lau gutxiago atzeman zituzten atzo: 6 Eibarren (316,66), 5 Ermuan (255,95); 2 Elgoibarren (433,28), 2 Soraluzen (150,98) eta kasu bakarra Deban (36,68). Guztira 16 kasu positibo.
 • 405 positibo
Atzo 9.543 PCR eta antigeno proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta 405 positibo berri ( %4,2) atzeman zituzten. Lurraldeei erreparatuta, 233 zenbatu zituzten Bizkaian, 103 Gipuzkoan, 65 Araban eta lau bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean. Oinarrizko birsorkuntza datuak gora egin du, eta 0,9koa izan zela atzo.
Ospitaleetan berriz, egoerak hobera egiten jarraitzen du: azken orduetan 44 lagun ingresatu dituzten arren, guztira 465 dira COVIDaren eraginez erietxeetan daudenak (aurreko egunean baino 29 gutxiago) eta horietatik 132 daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean (herenegun baino bi gutxiago).
Lau heriotza azken astean
Eguaztenero egiten duen moduan, Osasun Sailak hilaren 15etik 21era zendutakoen datuak eman ditu gaur. Guztira 68 pertsona hil dira azken astean COVID-19aren ondorioz. Pandemia hasi zenetik hona, 3.712 lagun hil dira Hego Euskal Herrian. Horien artean, hamar dira Elgoibarren zendutakoak eta bat Mendaron.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza