Uraren Euskal Agentziak lizitatu berri du Mendaroko eta Altzolako hondakin-urak Elgoibarko Apraizko araztegira bideratzeko beharrezkoak diren kolektoreak eta ponpaketak eraikitzea ahalbidetuko duen eraikuntza-proiektua idaztea.
127.050 eurokoa da lizitazio-aurrekontua (BEZ barne), eta zortzi hilabeteko epean gauzatu beharko da. Kolektore-sarea eta ponpaketa-puntuak zehaztu nahi dituzte, arroko hondakin-urak biltzeko, Deba ibaian Kilimon errekak gora egiten duen puntutik Apraizko araztegiraino.