Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 19 herritarrak kalebarren elgoibarAzken lau egunetan 17 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino hogei kasu gutxiago. Mendaron sei kasu zenbatu dituzte aste honetan, joan den astean atzemandakoen erdia.

Astelehenetik eguenera, 17 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 37 atzeman zituzten eta 41 orain dela bi aste): 4 eguenean, 4 eguaztenean, 6 martitzenean eta 3 astelehenean. Guztira 89 positibo atzeman dituzte Elgoibarren azken 14 egunetan, eta 771,23koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa, duela zazpi egun 1178,51koa zen.

Mendaron behera egin dute kutsatzeek, aurreko astearekin alderatuta. Azken lau egunetan sei positibo atzeman dituzte, hona egunez egun: 2 eguenean, 3 martitzenean, eta 1 astelehenean. Intzidentzia-tasa 1229,31an dago. Orain zazpi egun 945,63an zegoen.

 • Hego Euskal Herrian 570 positibo
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 10.234 test diagnostiko egin ziren, atzo, eta, horietatik, 505 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 67 Araban, 284 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta 5 Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizi diren pertsonetan. Nafarroan 1.793 test egin zituzten eta horietatik 65 izan ziren positiboak, positibotasun-tasa %3,6 izanik.

 COVID-19aren ondorioz 54 pertsona ospitaleratu ziren atzo Arana, Bizkaia eta Gipuzkoako ospitaleetan, eta ZIUetan 156 pertsona daude COVID-19ak jota.

2021 02 19 korodata elgoibar covid19 18rarte

2021 02 19 korodata mendaro covid19 18rarte

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza