Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 16 elgoibar kalegoen plazaPoliki bada ere, kutsatuen kopurua hasi da jaisten Elgoibarren, baina oraindik ere altua da intzidentzia-tasa.

 

Elgoibarren 883,88koa da hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa. Osasun Sailak gaur emandako datuen arabera, hiru lagunek eman zuten positibo atzo gauzatutako PCR eta antigeno probetan. Urtarrilaren 26tik, Elgoibar eremu gorrian sartu zenetik, kutsatu kopuru gutxien atzeman dituzten egunak izan dira joan den domeka eta atzokoa. Azken hamalau egunetan 102 positibo atzeman dituzte Elgoibarren.
Mendaron positibo berri bat zenbatu zuten atzo, eta 1087,4koa da intzidentzia-tasa.

Debabarrenean 12 kasu berri zenbatu zituzten astelehenean eginiko probetan, aurreko egunean baino hiru gutxiago. Elgoibarren edo Mendaron atzemandakoez gainera, Eibarren bost positibo atzeman zituzten eta hiru Ermuan.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 9.565 proba egin zituzten atzo, eta horietatik 453 izan ziren positibo eman zutenak: Bizkaian 293, Gipuzkoan 106, Araban 45, eta 9 erkidegotik kanpoko herritarrak.

Covid19a dela eta, 60 lagun ingresatu dituzte azken orduetan erietxeetan (aurreko egunean baino 22 gehiago). Guztira 606 daude EAEko ospitaletan (herenegun baino 38 gutxiago eta duela hamar egun baino 105 gutxiago), eta horietatik 168 dira Zainketa Intentsiboetako Unitatean daudenak (herenegun baino bi gutxiago baina duela hamar egun baino bost gehiago).

2021 02 16 korodata covid19 grafikoa 15erarte

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza