Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 12 pcr probaAzken lau egunetan 37 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino lau kasu gutxiago. Mendaron 12 kasu zenbatu dituzte aste honetan, joan denean baino 9 gehiago.

Astelehenetik eguenera, 37 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren (aurreko astean 41 atzeman zituzten eta 43 orain dela bi aste): 9 eguenean, 5 eguaztenean, 6 martitzenean eta 17 astelehenean. Guztira 136 positibo atzeman dituzte Elgoibarren azken 14 egunetan, eta 1178,51koa da 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa, atzo 1230,50koa zen

Mendaron gora egin dute kutsatzeek, azken lau egunetan 12 positibo atzeman eta gero, hona egunez egun: 3 eguenean, 2 eguaztenean, 4 martitzenean eta 3 astelehenean. Intzidentzia-tasa 945,63era igo da. 851,06ean zegoen atzo.

2021 02 12 covid19 grafikoa korodata mendaro otsailak11ra

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza