Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 11 komun publikoa elgoibar zigiliatua barren 1Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta Duintasunak herriko komun publikoak egoera txarrean daudela zabaldu dute, eta “utzikeria” leporatu diote Udalari.

Bi eragile horiek esan dutenez, Lagunkoia txostenean ere jaso zuten komun publikoen arazoa, baina adierazi dute Udalak ez duela arazoa konpontzeko ezer egin. Haien ustez, gainera, pandemiak okertu baino ez du egin lehendik zetorren arazoa. Beraien iritziz, herrian komun publiko gutxi daude, eta gainera, euren kokapena ez dago argi adierazita. Batzuetan, gainera, ez dira sexuak identifikatzen eta bereizten, eta higiene falta handia dago komun guztietan. Horrez gain, gel hidroalkoholikorik ere ez dagoela gaineratu dute. Jakitun dira komun publikoen arazoa ezin dela egun batetik bestera konpondu, baina Udalari eskatu diote gutxieneko neurri batzuk hartzeko, hala nola, garbitasuna areagotzeko eta gel hidroalkoholikoa jartzeko komunetan. Komun publikoen kokapena adierazteko seinaleak ere eskatu dituzte: “Gai horiek Udalaren borondateari erantzuten diote. Herritarrei zerbitzu egokia emateko ahalegin eta gogo kontua da, kasu honetan adinekoei. Gobernu taldeak ondo ezagutzen du arazoa aspalditik, baina ez da ezer egiten ari. Hau bezalako gaiak ezin dira mugatu hauteskunde-kanpainan promesak egitera eta legegintzaldiaren gainerako urteetan ahaztera”. Bi eragileek kanpaina bat abiatu dute herritarrei arazo honen berri emateko.

2021 02 11 komun publikoa elgoibar zigiliatua barren

2021 02 11 komunak gaurgeroa kexa elgoibar

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza