Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 11 errefusa edukiontzi grisa gainezka urazandi elgoibar barrenErrefusa jasotzeko erabiltzen den edukiontzi grisean zer hondakin birziklagarri mota uzten diren jakiteko ikerketa egin du Debabarrenako Mankomunitateak, eta errefusara botatako hondakinen %65a birziklagarriak direla da ondorioetako bat.

Debabarrena Mankomunitateak jakitera eman duenez, edukiontzi grisean zer hondakin birziklagarri mota botatzen diren jakiteko azterketa bat egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Joan zen urriko bi egunetan egin zuten ikerketa hori. Eskualdeko hondakinak biltzeko zortzi ibilbidetan bildutako hondakinak aztertu zituzten. Emaitzek erakusten dute edukiontzi grisean botatzen diren hondakinen %65a birziklagarria dela. "Edukiontzi grisean utzitako hondakinen %32,6a hondakin organikoak dira, eta edukiontzi marroira bota beharko lirateke", adierazi dute Mankomunitateko arduradunek.

Honako emaitzak eskuratu zituzten: “Aztertutako 1.977kg-tik 150kg (%7,4) “elikagaien xahutze” gisa identifikatzen diren hondakinak dira, hau da, haragiak eta arrainak, ogia, pasta eta lekaleak.
Bestalde, 493kg (%25) “elikagaien xahutze” gisa karakterizatzen ez diren hondakin organikoak dira, hala nola lorategiko hondakinak edo hondakin organikoak dituen sukaldeko papera, esaterako. Aipatutako guztiak edukiontzi marroira bota behar dira, ez grisera”
“Aztertutakoaren %11,1a papera eta kartoia da, eta edukiontzi urdinean utzi beharko litzateke. Hondakinen %8,9a larru eta ehun ez-sanitario gisa katalogatu dira, hortaz, edukiontzi zurietan utzi beharko lirateke. %8,5a plastikozko ontziak dira, eta edukiontzi horira bota beharko lirateke; %3,2a berriz, beira da”.
 • Birziklatze ohiturei buruzko gogoeta
Emaitzak eskuartean, Mankomunitatetik gogora ekarri dute edukiontzi grisetara botatako hondakinak ez direla birziklatzekoak eta herritarrak gonbidatu ditu “birziklatze ohiturei buruzko gogoeta” egitera, “hobetzeko tarte handia” dugula-eta. Honela azaldu dute: "Edukiontzi griseko hondakinak ezin dira birziklatu; beraz, edukiontzi horretan zabor edo artikulu birziklagarriak uzten baditugu, hauen birziklapena eragozten ari gara, eta, ondorioz, ingurumena kaltetzen. Azterketako datuek gure birziklatze-ohiturei buruzko gogoeta eragin behar digute, hobetzeko tarte handia dugula erakusten dutelako. Mankomunitateak lanean jarraituko du hondakinen bereizketa sustatzeko eta eskualdeko gaikako bilketa hobetzeko".

2021 02 11 errefusa edukiontzi grisa barren

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza