Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 04 elgoibar herritarrak kalegoen plazanElgoibarrek du intzidentzia-tasa altuena Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Atzo beste 17 positibo zenbatu ostean, 1291,16an dago intzidentzia. Mendaron hiru positibo berri zenbatu zituzten atzo.

Intzidentziak-tasak igotzen jarraitzen du Elgoibarren eta 1291,16an dago une hauetan, pandemiaren hirugarren olatuan izan duen tasa altuena. Hamabost egun daramatzagu eremu gorrian sartuta, urtarrilaren 25etik, eta 148 kasu atzeman dituzte guztira, batez beste 9,8 eguneko. Azken 60 egunak erreferentziatzat hartuta, berriz, 295 kasu atzeman dituzte.

Mendaron ere ez da hobea egoera. Atzo hiru koronabirus kasu gehiago atzeman zituzten eta 567,38ean dago intzidentzia-tasa-. Ostalaritza, Eskola kirola eta beste hainbat udal zerbitzu eta espazio itxita dituzte Mendarok zein Elgoibarrek. Egoera horretan dauden eskualdeko herri bakarrak dira gaur gaurkoz.

2021 02 09 korodata elgoibar covid19 otsailak8rarte

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza