Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 01 koronabirus probak eibar ospitala barrenAtzo 22 positibo atzeman zituzten Debabarrena eskualdean, 11 Elgoibarren eta beste 11 Eibarren.

Elgoibarren 1204,51koa da 100.000 biztanleko hamalau egunetako tasa (Atzo 1152,51koa zen), eta altuenetarikoa izaten jarraitzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean.

Atzo Debabarrenan eginiko proba diagnostikoek 22 kasu baieztatu zituzten, guztiak Elgoibarren eta Eibarren. Gainerako herrietan ez zen positibo berririk egon, ezta Ermuan ere, eta eremu gorritik irten dira han, intzidentzia-tasa 499,41ean dutelako, baina ostalaritzak itxita jarraituko du, eguenean ematen dituzten datuen zain.
Atzo 16.592 test diagnostiko egin zituen Jaurlaritzak, eta horietatik 1.057 positiboak izan ziren: 163 Araban, 553 Bizkaian, 333 Gipuzkoan eta 8 EAEtik kanpo bizi diren pertsonetan.

 • 85 hildako azken asteean
Osasun Sailak eguaztenetan ematen ditu koronabirusarekin hildakoen datuak. Azken astean, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean, 85 pertsona hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Pandemia hasi zenetik 4.516 lagun zendu dira Hego Euskal Herrian.

Atzo 98 lagun ingresatu zituzten erkidegoko erietxeetan, eta azken datuen arabera, 746 lagun daude ospitaleratuta (aurreko egunean baino sei gehiago); horietatik, 155 ZIUn (bat gehiago). Herenegungo datuekin goranzko joera eten zela ikusi zen, baina atzoko datuek ez dute behera egiten jarraitu. Nafarroan berriz, 10 lagun ospitaleratu zituzten atzo, eta guztira 196 daude ingresatuta; horietatik 32 ZIUn.

2021 02 03 korodata grafikoa elgoibar otsailak2 arte

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza