Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 02 01 koronabirus PCR probak eibar ospitala barrenAzken hiru egunetan 35 koronabirus kasu positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko asteburuan baino 18 gehiago.

Elgoibarrek 1039,86ko intzidentzia-tasarekin hasi du otsaila. Azke hiru asteburuetan proportzionalki egin dute gora kutsatzeek. Orain dela bi asteburu kasu bakarra zenbatu zuten, 17 kasu aurreko asteburuan eta 35 izan dira joan den honetan: 8 barikuan, 11 zapatuan eta 16 domekan. 

Mendaron ez dute koronabirus kasurik atzeman asteburuan, eta pixka bat behera egin du intzidentzia-tasak. 709,22koa da gaur gaurkoz.

 • Debabarrena eremu gorrian

Debabarrena eskualdean joan den asteburuan baino 11 positibo gehiago zenbatu dituzte joan den barikutik domekara bitartean. Joan den asteburuan ez zegoen eremu gorrian eskualdeko herririk eta orain hiru dira, biztanle gehien dituzten hirurak: Eibar, Ermua eta Elgoibar. 5.000 biztanletik gorako herrien batez besteko intzidetzia tasa 562an dago. Eta intzidentziarik handiean Elgoibarrek eta Mendarok dute.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Urtarrilak 29 Urtarrilak 30 Urtarrilak 31 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (549,61) 9 16 10 35 (+4)
Ermua (536,86) 3 4 5 12 (-10)
Elgoibar (1039,86) 8 11 16 35 (+18)
Deba (275,08) 1 3 0 4 (+1)
Soraluze (75,59) 0 0 0 0 (-)
Mendaro (709,22) 0 0 0 0 (-2)
Mutriku (414,00) 1 0 1 2 (-)
Mallabia (84,03) 0 0 0 0 (-1)
DEBABARRENA (562) 22 34 32 88 (+11)

 Ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu zituzten atzo EAEn. Guztira 160 pertsona ZIUn daude. Hori horrela, apiriletik erregistratu den pertsona kopuru altuena zenbatu dute ZIUetan.

2021 02 01 korodata covid19 grafikoa elgoibar ur31

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza