Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 01 25 zaintza greba u26 pankartak egitenUrtarrilaren 26an greba egitera deituta daude ordainpeko zaintzaren sektoreko 40.000 langile inguru, sektorearen publifikazioaren alde.

Zaintza profesionalizatua, publikoa, duina, unibertsala eta doakoa aldarrikatuko dituzte bihar, martitzena, zaintza sektoreko beharginek. ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute lan merkatuan egoera kalteberan dauden pertsonak zaintzeko ardura duten sektoreetan. Deialdi honek segida emango dio azaroaren 17an alor honetan egin zuten lanuzteari.

ELA sindikatuak sindikatuak salatu du egun zaintzarekin lotutako lanbideak "pribatizatuta edo merkantilizatuta" daudela, enpresa pribatuen esku, eta enpresek ekonomia lehenesten dutela zaintzaren kaltetan. "Hori guztia, gainera, diru publikoz finantzatuta", gaitzetsi dute, eta honako galdera luzatu jendarteari: "Bere burua aurreratutzat duen gizarte batek nolatan onar dezake biziarekin negozioa egitea?".

Lehen ere prekarioa zen sektorearen gabeziak pandemiak azalera ekarri dituela nabarmendu du ELAk. "EAE estatu independiente bat balitz munduko hilkortasun tasa handiena izango genuke Belgikaren ondoren, eta gogoratu nahi dugu gaixotutakoen herenak merkantilizatutako zaintza esparruan lan egiten duela edo bertako zerbitzua jasotzen duela. Zaintza eredu honek gaixotu eta hil egiten du", agertu du.

Zaintza sektorean diharduten behargin profesionalen lan baldintzak hobetzea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute, hala, zaindu beharreko pertsonek arreta duin eta integrala izan dezaten biziaren ziklo desberdinetan, jaiotzetik heriotzeraino. "Zaintza eredu honen oinarriak izan behar dira hurbiltasuna, kalitatezko tratua eta pertsonen autonomiarekiko errespetua", azaldu dute sindikatuko arduradunek.

Mobilizazio ziklo honetako aldarrikapenak honako hauek dira:

  • Egoera bereziki kaltebera duten pertsonen zaintza zerbitzuen publifikazioa (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutelapeko etxebizitzak, aterpetxeak, eta esku-hartze sozialeko beste zerbitzu batzuk).
  • Egoera bereziki kaltebera duten pertsonen zaintza zerbitzuen publifikazioa (etxez etxeko laguntza, eguneko zentroak, zentro erresidentzialak, etxebizitza komunitarioak, tutelapeko etxebizitzak, aterpetxeak, eta esku-hartze sozialeko beste zerbitzu batzuk).
  • 10.000 profesional gehiago kontratatu eta lanaldia %100eraino luzatu (baldin eta borondatez kontrakoa eskatzen ez bada).
  • Sektoreko genero-arrakala gainditzeko taxuzko neurriak eta zaintzaren balio sozial eta produktiboaren aitortza.
  • Zuzeneko arretaren ratioak hobetu eta bajan dauden langileen ordezkapena lehen egunetik hasita.
  • Lan osasuna bermatzeko neurri egokiak, batik bat arrisku psikosozialei dagokienez.
  • Langileen osatze emozionalerako plana, hein batean bedren pandemiaren kalte larriak arintzeko.

ELAk uste du "aliantzak ehuntzen jarraitzeko unea" dela, eta baita gizarteak "une historiko honen" kontzientzia hartu eta urrats bat aurrera egitekoa ere. "Hori da gizarte justuagoa lortzeko modua, non giza-eskubideak beste edozein interesen gainetik kokatuko diren. Bizia erdigunean izatea ez dadin eslogan hutsa izan, bizitzak kapitalari gain hartu diezaion", gaineratu dute.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza