Gizartea

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 01 15 herritarrak elgoibar sanfrantzizkonJoan den asteburuan 17 koronabirus kasu atzeman dituzte Elgoibarren, eta aurreko asteburuarekin alderatuta ia bikoiztu egin da intzidentzia-tasa. Mendaron bi kasu atzeman dituzte asteburuan.

Eremu gorriaren atarian dago beste behin ere Elgoibar, ostalaritza berriro ixteko arriskuarekin. Azken hamalau egunetan 68 positibo zenbatu dituzte Elgoibarren, eta 467,94koa da intzidentzia-tasa. Joera ez da ona. Asteburuan 17 positibo atzeman dituzte: 11 barikuan, 4 zapatuan eta 2 domekan.

Mendaron beste bi kasu atzeman dituzte asteburuan, kasu bana barikuan eta zapatuan. Hala, domeka izan zen positiborik zenbatu ez zuten asteko egun bakarra Mendaron. Abenduaren 30etik urtarrilaren 14ra bitartean ez zuten kasurik atzeman Mendaron, baina harrezgero ugaritu egin dira. Azken hamalau egunetan 14 positibo zenbatu dituzte Mendaron eta 567,38koa da 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa. Mendarok 5.000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez da Jaurlaritzaren koloreen eskeman sartzen, ez eta herri gorrien zerrendan ere oraingoz. Mendaroko datuez gainera, Osasun eremuko egoera hartzen dute kontuan zerrenda hori osatzeko.

Edonola ere, egun gutxuitan asko alda daiteke egoera. Joan den astelehenean Deba zen eremu gorrian zegoen eskualdeko 5.000 biztanletik gorako herri bakarra, eta eremu horian dagoen bakarra da gaur gauzkoz. Gainerako lau herriak eremu laranjan daude. Aurreko asteburuan baino 24 positibo gehiago zenbatu dituzte Debabarrenean azken hiru egunetan.

Hona Debabarrena eskualdeko asteburuko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Urtarrilak 23 Urtarrilak 24 Urtarrilak 25 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (389,46) 11 14 6 31 (+5)
Ermua (424,50) 6 7 9 22 (+8)
Elgoibar (467,94) 11 4 2 17 (+16)
Deba (293,42) 1 0 2 3 (-3)
Soraluze (100,65) 0 0 0 0 (-)
Mendaro (567,38) 1 1 0 2 (-1)
Mutriku (470,46) 1 0 1 2 (-)
Mallabia (168,07) 0 0 1 1 (-)
DEBABARRENA (408) 31 26 21 77 (+24)

 Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eman dituen datuen arabera erietxeetan ere gora doaz datuak. Ospitaleetan 682 gaixo zeuden atzo koronabirusak jota, zapatuan baino 24 gehiago. Eta bilakaera argia da Eguberrietatik hona; urtarrilaren 7an 359 paziente zeuden erietxeetan.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza