Ekonomia

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 05 04 laura chamorro DV 624x385Diario Vasco'Gipuzkoan zehar erosketak" programa jarri zuen abian Jaurlaritzak, moda erosketak bultzatzeko eta Covid-19ren inpaktuak gehien eragiten dien merkataritza-sektoreak suspertzeko asmoarekin. Ekimenaren barruan, hainbat sari zozketatu dituzte eta Ane Arakistain elgoibartarrak irabazi du nagusiena, 2.500 euroko saria.

Bilatzen duguna arnasa hartzea eta lasaitasuna badira, ez daukagu zertan apartera joan. Balio natural handiko ingurunean bizi gara, leku estrategikoan, eta horixe da Elgoibarko Abatetxe landetxeak eta Mendaroko Atxurik eskaintzen dutena: sosegua, arnasa eta mimoa, aparteko ingurune batean.

2021 04 23 olatz oederra diseinatzailea elgoibar nikbehardutDiseinatzaile grafikoa da Olatz Oñederra (Elgoibar, 1974), eta bere ofizioan beste pauso bat eman du: jantziak diseinatzen hasi da. Orain dela urtebete inguru ekin zion #NikBeharDut proiektuari, pandemia betean, besarkatzea, maitatzea, muxukatzea, ukitzea... begiratzea behar zuelako. Ingurukoen babesari esker hasi zuen proiektua, eta orain, marka patentatu eta erregistratu berri du.

2021 04 22 elgoibarHerriko gazteei alokairuko etxebizitza eskuratzeko erraztasunak eskaintzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak 35.000 euroko dirulaguntza (50.000 eurokoa izan zen iaz) banatuko du 18 eta 35 urte bitartean dituzten elgoibatarren artean.

2021 04 21 greba sektore publikoa 770px 75378labsindikatua

Enplegu publiko berria sortzea, lan baldintzak hobetzea eta aldi baterako kontratuekin ari diren langileen enplegua finkatzea eskatu dute biharko, apirilak 22, greba deitu duten sindikatuek: ESK, SATSE, ELA, LAB, CCOO, eta STEILAS.

2021 04 15 elgoibarklik pantailazoaHerriko komertzioetan Internet bidez erosketak egiteko laguntza eta erraztasunak eskaintzea helburu duen ikastaroa antolatu dute 'Elgoibarklik' plataforma digitalaren sustatzaileek. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena.

2021 04 13 mendaro komertzioakMendaroko Udalak jakitera eman duenez, tokiko merkataritza eta kontsumoa bultzatu eta suspertzeko helburuarekin jarri dute martxan Udaberriko merkataritza kanpaina. Herriko hamabi saltoki batu dira kanpainara.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza

 

RSS harpidetza