Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 04 20 gourmetgaztalehiaketaSalon Gourmets Klubaren 2015eko nazioarteko aretoa egin zuten Madrilen apirilaren 13tik 16ra. Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da eta 30.000 produktutik gora aurkeztu dira aurten. Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketa egin zuten eta Mausitxako gaztak urrezko domina jaso zuen ardi gazta onduen mailan.

 Gourmets Aretoa delicatessen produktuen fabrikatzaileen eta kontsumitzaileen arteko elkargunea izateko filosofiarekin sortu zen, eta gaur egun Europan kalitateko gastronomiaren sektoreak duen erreferentziako ekitaldia da Madrilgo Ifema feriagunean egiten den ekitaldia. Aurten, 45 euskal enpresek taldean hartu dute parte. 

Aretoaren barruan, Gourmetquesos gazta lehiaketaren seigarren edizioa egin zuten. 380 gaztatik gora aurkeztu ziren lehiara, eta 30 epailek izan zuten horiek guztiak epaitzeko lana eta ardura. Ardi-gazta onduen kategorian Mausitxako gaztak jaso zuen lehen saria. Gazta erdi onduen mailan, berriz, zilarrezko domina eskuratu zuen Mausitxakoek aurkeztutako gazta aleak.

Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza