Ertzaintzak jakinarazi duenez motor gidari bat hil da, 8:45 inguruan izan den istripuan, Elgoibar eta Azkarate arteko errepidean. Aitor Esteban Artaetxebarria, 30 urteko aulestiarra da zendu den motor gidaria.
100 urte bete ditu gaur Julen Zabaletak. Marrazki artean konturatu gabe pasatzen dela denbora dio, eta egindakoaz gozatzea izan dela sekretua. Halaxe azaldu du Eibarko ...eta kitto! aldizkariak kaleratu duen elkarrizketan. Bideo batean ere jaso dituzte marrazkilari elgoibartarraren berbak.
Gazteak, aisialdia eta euskara lotzen dituen proiektua jarri zuen abian Badihardugu elkarteak, 'Gazte Gara Gazte' izenekoa. Zaletasun, jatorri, eta bizileku ezberdinetako elkarrizketak jasotzen dihardute, eta tartean badira elgoibartarrenak ere.
1997an hasi ziren Patxi Zabaleta eta Iban Urizar inauterietan musika saio bereziak ematen. 25. aldia izan behar zuen aurtengoak, baina ezin izango dute nahi zuten moduan ospatu, jendaurreko emanaldi batekin. Hala ere, ez dira saioa eman gabe geldituko, streaming bidezko kontzertua antolatu dutela jakinarazi baitute.
Azken lau egunetan 37 koronabirus positibo atzeman dituzte Elgoibarren, aurreko astean baino lau kasu gutxiago. Mendaron 12 kasu zenbatu dituzte aste honetan, joan denean baino 9 gehiago.
Astelehen gauetik aurrera baimenduta egongo dira herri mugakideen arteko joan-etorriak, jarduera sozioekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko.
100 urte beteko ditu Julen Zabaletak domekan. Elgoibarren jaioa da, baina urte askoan Eibarren bizi da, hara ezkondu zelako. ‘Yulen’ du izen artistikoa eta sinadura hori daramate berak arkatzez edota lumaz sortutako marrazkiek. Eraikin historikoak, antzinako lanbideak, karikaturak, jaietako egitarauen azaleko irudiak... zer ez du marraztu, eta horietako batzuekin atzera begirako erakusketa zabaltzekoa zuten gaur Elgoibarko Udalak eta Ongarrik esker onez, baina pandemiaren eraginez aurreragorako laga behar izan dute derrigorrean.
Sute gehienak udan izaten direla uste arren, Euskal Herrian, udazkenetik martxora bitartean izaten da halakotarako arrisku handiagoa. Hotzak erre egiten ditu garoak eta belarrak, sikatu, eta horrek sua zabaltzeko arriskua handitzen du, are gehiago zikin edo erregai asko pilatu bada bazterretan. Ondo dakite hori gure gaurko protagonistek. Debabarrenean retenean aritzen dira boluntario, eta ondo ezagutzen dituzte gure bueltako mendiak.
Emakumeen Jabetze Eskolan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. Bi modu jarri dituzte horretarako; aurrez aurre Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Internet bidez. Sei ikastaro prestatu dituzte.
Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak eta Duintasunak herriko komun publikoak egoera txarrean daudela zabaldu dute, eta “utzikeria” leporatu diote Udalari.
Errefusa jasotzeko erabiltzen den edukiontzi grisean zer hondakin birziklagarri mota uzten diren jakiteko ikerketa egin du Debabarrenako Mankomunitateak, eta errefusara botatako hondakinen %65a birziklagarriak direla da ondorioetako bat.
Txankakua merkatari elkarteak Gabonen bueltan urtero antolatzen duen zozketako irabazleek jaso dute euren saria.
Azken bi egunetan aurrekoetan baino koronabirus kasu gutxiago atzeman dituzte Elgoibarren, baina oraindik ez da nahikoa joera aldatzen hasteko eta intzidentzia-tasak altuena izaten jarraitzen du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herrien artean. Beste horrenbeste esan daiteke Mendaroz. Atzo bi kasu gehiago zenbatu zituzten.
Moru mendiko ingurunea zaindu eta berreskuratzeko helburuarekin 600 zuhaitz landatuko ditu Elgoibarko Udalak. Era berean, herrigunean beste 50 zuhaitz landatuko dituztela ere aurreratu dute.