Abuztutik indarrean da Mendaroko Udalak landa-bideen “erabilera berezia” arautzeko ekainean aurkeztu zuen ordenantza, eta ari da zeresana ematen. Alkateak orduan esan zuen landa-bideen zoladurek okerrera egin zutela eta pinu ateratzeekin lotu zuen.
Udalerriek finantzaketarako duten diru iturri nagusia da Udalen Finantzaketarako Foru Funtsa (UFFF), eta berri ona jaso dute Gipuzkoako Udalek, urriko aurre-likidazioan ezarritakoa baino 30,8 milioi euro handiagoa izango baita funtsa.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, otsailaren 16az geroztik martitzen eta eguenetan ere irekiko dituzte goizez Olaizaga Kiroldegiko sauna lehorrak.
Domekan, otsailaren 21ean, kontzertu bikoitza emango du Puro Relajo talde nafarrak Elgoibarko Herriko Antzokian, eta oraindik eskura daitezke sarrerak.
Hiru positibo atzeman dira Mendaron azken 24 orduetan, eta 1229,31ekoa da hamalau eguneko 100.000 biztanleko intzidentzia tasa. Elgoibarren sei positibo gehiago zenbatu zituzten atzo eginiko PCR eta antigeno probetan.
Elgoibarko Kirol Patronatuak erabaki du bigarren urtez jarraian abonuen kuotak ez igotzea, eta bere horretan mantentzea. Pandemiak abonatuen kopuruan izan duen eraginaren berri ematen duten datuak ere plazaratu ditu patronatuak. Iaz baino 1.387 abonatu gutxiagorekin hasi dute urtea, %35,85 jaitsi baita abonatuen kopurua.
Jaurlaritzak COVID-19aren izurria kontrolatzeko neurri berriak jakinarazi zituen joan den barikuan. Aste honetan hasi eta gutxienez martxoaren 5a arte indarrean egongo diren neurri murriztaileen inguruko zalantzak argitzeko galdera-erantzun ohikoenak eguneratu dituzte.
COVID-19ak sortutako krisiaren eraginak desberdinak izaten ari dira gizonengan eta emakumeengan.
Poliki bada ere, kutsatuen kopurua hasi da jaisten Elgoibarren, baina oraindik ere altua da intzidentzia-tasa.
Zaharberritze lanak amaitu eta gero, joan den otsailaren 5ean zabaldu zuten karakoleko zubia, baina argiterian lan batzuk egitea falta dela jakinarazi dute Udaletik, eta lanok egiteko zubia itxita egongo da, egunez.
Autobus batek eta auto batek elkar jo dute 7:40ean izan den istripuan.
Duela bi urte pasatxo ama izan zen emakume feminista batek hausnarketarako taldea sortu nahi du, amatasunak sortzen dituen kezka eta galderak modu kolektiboan eta ikuspegi feminista batetik erantzuteko.
Aitor Etxeberria margolari mendaroarraren 'Bi begirada' izeneko erakusketa zabalik da Eibarren, barikuan inauguratu eta gero.
Elgoibarren 12 kasu positibo zenbatu dituzte joan den asteburuan, aurreko asteburuan baino 11 gutxiago. Intzidentzia-tasa mila kasuren langatik jaitsi da aspaldiko partez. Aldiz, Mendaron, milako langa gainditu du intzidentziak.